SocialMedia

Google + erabiltzen al duzu?

Denbora gutxi darama gure artean eta oraindik badirudi erreparoz begiratzen diogula baina geroz eta gehiago gara sare sozial berri honi bere erabilera onak ikusten dizkiogunak. Google Apps barruan zerbitzua martxan dagoenetik, berarekin jolastuz abantail garrantzitsuak aurkitu dizkiot.


Garrantzitsuena kontaktuak zirkuluetan antolatzeko sistema. Honek duen abantail nagusiena: mezuen pribatutasuna kudeatzeko aukera. Facebook bezalako sareetan, zerbait elkarbanatzen dugunean, gure lagun guztiei iristen zaie defektuz. Aldiz, Google Plusen, ez duzu zertan informazio guztia zure kontaktu guztiekin elkarbanatu behar, pertsona egokiak aukeratu, zirkulu batean sartu eta komunikatu!

Eta zer deritzozue Hangout zerbitzuaz? Bilera birtualak egiteko primerako aukera!

 

Salir de la versión móvil