SocialMedia

Sare sozialetatik datorren trafikoa neurtzen

Atzokoan IEB2001an izan ginen Interneten orohar, eta zehazki gure kanpainek sare sozialetan duten eraginkortasuna neurtzeko modua azaltzen, beti ere, helburu nagusi bezala, gure webgunera trafikoa erakartzea izanik.

Gure kanpainek sortutako trafikoaz gain, erabiltzaileek eragindako trafikoa ere jasotzen dugu webgunean. Informazio hori erreferentziazko webgunetatik datorren trafikoaren txostenetan ikus dezakegu google analytics-en esate baterako:

Sare sozial bakoitzeko sarrera bat izango dugu dagokion datu zehatzekin:

Sare sozial bakoitzetik datorren trafikoa banan bana, modu isolatuan, aztertu beharrean, guztia batera txosten bakarrean bildu nahiko bagenu, segmentu aurreratu bat sortu beharko genuke pauso hauek jarraituz:

  • «Dimensiones – Fuentes de tráfico – Fuente» kutxa berdea hartu
  • Baldintza gisa: «coincide con la expresión regular»
  • Balioa: (facebook|twitter|flickr|linkedin|delicious|myspace|youtube)

Espresio erregularrean jarri ditugun sare sozialak gure interesen arabera aldatu daitezke.

Hemendik aurrera, sare sozialetatik datorren trafikoa separatuta beharrean, txosten bakar batean pilatuta jasoko dugu segmentua bistaratzeko aukeratzen dugun unetik:

Salir de la versión móvil