SocialMedia

Nola monitorizatu Interneten?

Huheziko ikasle batek ondorengo kontsulta egin digu #kontsultaMU-n: » Nola monitorizatu dezaket Interneten Fagor Etxetresnen inguruko informazioa? Ez dakit nondik hasi, Googlen hainbat alerta sortu ditut, gomendatuko al zenidakete beste tresnaren bat?»

Nola monitorizatu Interneten zure buruaren inguruan, enpresa edo lehiakideek esaten dutena.

Googleko alertek Googlek zure bilaketa terminoarekin bat datozen emaitza berriak aurkitzen dituenean mezu elektroniko bat jasotzeko balioko dizu. Hala ere, informazio zaharragoa bildu nahi baduzu Googlen bilaketa aurreratua erabili behar duzu.

Fagorri buruz argitaratzen den informazio berria monitorizatzeko, Mention.net aditzeko tresna erabiltzea gomendatzen dizut. Google Alerts, baino, tresna osoagoa da, web, blog, sare sozial, bideo, foro eta irudietako alertak sortu ahal izango dituzu denbora errealean. Doako bertsioarekin hilabetean gehienez 250 aipamendun 2 alerta kudeatu ditzakezu, gehiago behar izanez gero, ordainpeko bertsioa erabili dezakezu. Beste alde batetik, feedly.com edo Inoreader.com gisako feeds irakurleekin monitorizatu eta alertak RSS bidez jaso ahal izango dituzu.

Lagungarri izan zaizulakoan,

Ane

 

Salir de la versión móvil