Kooperatibagintzan aditu-tituluaren 7. edizioa martxan


 

Urriaren 24an hasi zen KOOPERATIBAGINTZA aditu-tituluaren 7. edizioa. Ikastaro hau Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertetegiaren eta MONDRAGONeko Gestio Soziala -Otaloraren elkarlanaren arteko emaitza da. Hezkuntza eskaintza honen helburu orokorra eragile kooperatiboak gaitzea da, euren kooperatibetako proiektu soziokooperatiboak bultzatzeko asmoarekin.

Aditu-tituluaren lehenengo moduluan, gaur egungo gizarte garaikidean ditugun tendentzia sozial eta ekonomikoen irakurketa egin dugu prisma desberdinetatik. Norabide honetan hainbat adituren ekarpenak izan ditugu.

Ekonomia irakaslea eta HEGOAko Zuzendaria den Luis Guridik, Globalizazio prozesua zertan datzan azaldu die kooperatibistei. Bestalde,  gaur egungo krisi ekonomiko-finantzieroa ulertzeko hainbat klabe landu ditugu, ekonomia klasikoa zein ekonomia ekologikoaren paradigmak aintzat hartuz.

Testuinguru honetan kooperatibak nola kokatzen diren eta aurrera begira marrazten diren erronkei erantzunak bilatzeko gogoeta eremuak sortu dira, zer nolako enpresa, ekonomia eta gizartea garatu nahi dugun argitzeko bideak landuz.

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu