Arizmendiarrietaz monografikoa Hemen aldizkarian eta LANKIren artikulua


Hemen aldizkariak 43. alean (uztaila-iraila 2014) monografiko bat argitaratu du Arizmendiarrieta eta kooperatibagintzaren inguruan: ‘Jose Maria Arizmendiarrieta eta kooperatiba mundua’ izenburupean. Artikulu interesgarriak biltzen ditu aleak, eta idazle esanguratsuek egin dute euren ekarpena. Besteak beste, Joxe Azurmendi, Xabier Retegi, Juan Manuel Sinde eta Pako Garmendiaren gogoetak irakur daitezke bertan.

LANKI Ikertegitik gure ekarpena egin dugu ale horretara eta ondoko artikulua idatzi dugu:  ‘Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren balantzea’. Artikulu honetan Arrasateko kooperatibagintzak eman dituen ekarpenak eta etorkizunera begira dituen erronken inguruko gogoeta burutu du Ainara Udaondok. Hemen artikulua eskuragarri: Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren balantzea (LANKI)

Azaroaren 27an, Arrasateko Kulturaten egin zen alearen aurkezpena eta bertan ondoko hizlariek hartu zuten parte: Txema Arzallusek, Pako Garmendiak eta Ainara Udaondok. Hemen Ainara Udaondori Goiena astekariak hitzaldiaren harira egindako elkarrizketa.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu