Walter Pack, kudeaketa tradizionaletik erlazio estilo berrietara


Pasa den asteartean hilak 25 Walter Pack enpresako koordinatzaile orokorra den Miguel Bernar gure artean izan genuen.

Walter Pack

Walter Pack 1992.urtean sortu zen eta orduz geroztik automozio sektorerako plastikozko pieza termokonformatuak fabrikatzen dihardu.  Enpresaren hasierako urteetan  kudeaketa mota guztiz tradizionala zen eta ibilbidea egokia zen arren, denbora aurrera joan ahala Miguelek aldaketa baten beharra sumatu zuen; langileak proiektuko parte senti zitezen beharra ikusi zuen.

Koldo Saratxagaren laguntzaz Walter Packen kudeatzeko estrategia guztiz aldatu zuten eta langileak proiektuan inplikatzea lortu zuten, langileen artean jabetza sentimendua sustatu zutelarik.

Walter Pack

Antolakuntzako ikasleek kudeaketa mota aldatzeko prozesuaren berri jasotzeko aukera izan zuten, zailtasun egoerak eta arrakasta uneak barne. Saio honetan argi geratu zitzaien enpresa batek arrakasta izateren gakoa informazioaren gardentasunean aurkitzen dela.

Estrategia walter pack

Eskerrik asko Miguel zure esperientzia gurekin banatzeagatik!

//Lorea.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo