Izotz gaineko patinajea


Bai bai, ondo irakurri duzu, patinatzera joan gara Batzorde batek antolatutako ekintza batean. Gasteizen omen zegoen, eta halaxe ikusi dugu, ice skating pista ederra. Baskonia Hiria, kirola egiteko instalazio zoragarriak, bau jauna!

MC 1.1. Izotz gaineko patinajea

Taldekide batzuk beste batzuk baino maila hobeagoa izan arren, parre galantak egin genituen, edo beharbada eta batez ere horregatik. Pitu hasiberria zen, jada ez ordea, eta haiek ziren iskanbila eta ipurdikoak. Hain ondo ibili zen beste behin joateko mugimenduak egiten hasi dela. Hau ez da geldi egongo bela. Beste muturrean noski Leire, Urbi, Garazi eta Bengo. Kristoren inbidia ematen zidaten, nik korrika bezala egiten zuten irristan.

Atsalde-pasa zoragarria, parre ugari, ipurdiko gehiegi ez eta denak oso-osorik etxera. Ez da gutxi!!!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu