Klownkeriak


Zer ote da klownaren rollo hori? Tipa bat pailazoarena egiten, barrearazten, nire barruko eztakitzer bilatu behar dudala esaten… Orain kuriositateak jotako begi ezin zabalagoez so, orain negarra eragiterainoko  tristura beltz eta zartagarriaz hiltzatzen nau. Hau sentimenduen zoramena.

De Clownkeriak

Zer da hau ordea? Zer sudur puntan hazten ari zaidan gauza gorri bizi hau? Pinotxoren arriduraz atzera botatzen dut gorputza ia estropuz egiteraino. Ezin ditut begiak sudurretik kendu eta zabuka ibilerazten nau begi keinu okerrak. Deblauki ordea sudurraz ahaztu eta erraietatik gora datorkidan zer horrekin ohartzen naiz. Bultzada bat. Gorpua eragiten dit. Alerta nago, azti. Bizitzaren sorpresa, gorabera, amildegi guztiak gainditzeko indarberriturik. Zer da hau?

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu