Lokal Sozialaren berrirekitzea


Besteak beste, Eskolako langileak otorduak egiteko toki falta zegoela kexu ziren, eta beste hainbat arrazoi zirela medio gure Lokal Soziala txukuntzea erabaki zen, langilegoaren behar horri irtenbide bat eman ahal izateko. Bide batez, gure egoileek lokal berritu bat edukitzeaz gozatuko dute eta denak pozik.

De LS inaugurazioa

Aurreko astean Lokal Sozialaren inaugurazioa ospatu genuen. Mundiala izan zen. Luntx bat antolatu genuen sagardo eta guzti eta eztarriak berotu zirenean Anek eta Anek (Ane ber bi) kitarra hartu eta euren ahots zoragarriaz busti zituzten lokala eta arimak. Hori da hori saioa, maitemintzeko modukoa.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu