bTTt


Bizikleta aztikeriazko gailu bat da. Erabiltzailearen arabera beti ere, jostailu bat izan ohi da haurren eskuetan, baita kaleetako banku eta eskudeletan artazika dabiltan gazteentzat ere (bizi-estilo bat esango dute beraiek), beste hainbesteentzat automobilek sortzen duten kontaminazioari aurre egiteko tresna bat (beste bizi-estilo baten bila hauek ere), mordoxka bat auskalo zenbat garajetan hautsa biltzen ari dira beste garai hobe bateko irudi gixa.

Iniziatiba solidarioak ere antolatzen dira bizikleta protagonista izaki, Donostiako udalak ekimen interesgarri bat du martxan hiriko kaleetan utzitako bizikleta zaharrak profitatuz adibidez. Ez litzateke gauza txarra izango horrelako ekimenetan iradokitzea.

Biterin ere ari gara bizikletekin edo antzeko ibilgailu batekin lanean. Alde batetik trike drift bat eraikitzen ari gara,

De Trikeroak

eta beste batetik btt talde bat martxan egon da ikasturte osoan. Aurreko asteburuan Urola Garaiko lehen btt maratoian parte hartu zuen talde honek.

De bTTt

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu