Eta beste ikasturte bat aurrera doa


Ba hala da, konturatu gabe murgildu ez ezik dagoeneko ikasturtearen gorabehera korapilatsuetan blaitu eta putzuratu gara.

Aspaldiko kontuetaz ari garela dirudi Beizamara egindako irteeraz hitz egiten badugu. Han hasi zen dena ordea. Orain garena eta oraindik aldatuko garenaren oinarria bertan sukaldatzen hasi zen. Bertan geratu ere abentura honen zumitzak, beldur haiek, urduritasunak, zer aurkituko dugunaren ezjakintasunak dakarzkigun egonezinak. Lehen begiradak, lehen kontaktuak, harremanak, dena berria da. Asmatuko ote det lagun egokirik topatzen?

Gero Klownkeriak etorri ziren. Pailazoarena egitea. Umekeriak. Edo ez. Apur bat ume bihurtzen zara, hori egia da. Baina noiztik jolas egitea, arauak apurtzea eta parre eta algarei frenorik ez jartzea txarra izan da? Normalean adoretsu izatea arau sozialak apurtzearekin nahasten dira, eta askotan arau sozialak hausten direnean txarkeriak gertatzen dira. Norbaitek mina hartzen du. Ausarta banaiz ez da inoren kontra egiten dudalako, ez da inor baino gehiago naizelako edo inoren gainetik geratzen saiatzen naizelako, justu kontrakoagatik. Hori da. Klown-aren bitartez nire barrura begiratzen dut, nire mugak identifikatzen, ezagutzen eta gainditzen ditut. Eta pasada bat da. Klown-ean murgildu naizenean inoiz baino ausartagoa sentitu naiz, baina baita inoiz baino beldurtiagoa eta inoiz baino jakinminzalea. Sentimenduak, jarrerak eta gaitasunak multiplikatu egiten ditu.

 

Eta orain aste bete Biteri Ikastetxe Nagusiaren Ekitaldi Akademikoa ospatu genuen. Hori zen seriotasuna, hori praka finak eta diskurso lodiak. Ondo pasa genuen, ezin ezetzik esan, baina ez gaude ohituta horrenbeste lore eta korbata artean ibiltzea. Unibertsitateko Errektorea, Eskolako Koordinatzaile Orokorra eta beste Ikastetxe Nagusietako Hainbat zuzendari etorri ziren. Hori zen ekitaldiaren maila. Eta gu tartean.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu