Diseinua, jasangarritasuna eta gizartea


Zein da diseinuaren papera gizarte jasangarri batera bidean?

Hasi berri dugun 2013an, diseinua eta jasangarritasunaren inguruko hausnarketa egiteko aukera izan dugu François Jégourekin. Astelehenean bideokonferentzia bidez, bere hitzaldi bat entzuteko aukera izan genuen Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleak.
François Jegou

Masterreko ikasleak François Jégouren aurkezpenean

François Jegou, Milanoko Politeknikoko irakaslea izateaz gain, Strategic Design Scenario estudioko burua da, beraien lana jasangarritasunean oinarritutako berrikuntzan datza, helburu nagusitzat gizartearen eraldaketa dutelarik.

Strategic Design Scenarios estudioko proiektu bat, Sustainable Life Styles 2050

Murgilduta gauden krisi honek gero eta altuago esaten digu garapen jasangarri bat beharrezkoa dela gizartearen alor guztietan, mugikortasunean, elikaduran, energian, etxean, etab. Sortu eta erosten ditugun produktu, zerbitzu zein sistemak gero eta gero eta eko-eraginkorragoak dira, baina nahikoa ahal da produktu eko-eraginkorrak erabiltzea? Edo gizartearen ohiturak eta kontsumitzeko era ere aldatzeko beharrean gaude? Jégouren arabera, ez da nahikoa.  Diseinatzaileen helburua, erabiltzaileen parte-hartzearekin (diseinu parte-hartzailea), eraldaketa gauzatzeko kontzeptuak proposatzea da gizartearen ohituretan aldaketa bat sortzeko. Eraldaketa honek bizitza jasangarriago batera eraman behar gaitu, hurrengo belaunaldiak ere baliabide naturalez gozatzeko aukera izan dezaten eta baliabideak bizirik mantendu daitezen.

Oso bideokonferentzi interesgarria eta hausnarketarako oso baliagarria. Ea hasi berri dugun urte honetan sortzen ditugun proiektuak pertsonen beharrizanak asetzeaz gainera ingurumena ere errespetatzen duten.

 

Eskerrik asko François zure hitzaldiagatik!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo