INDUSTRI DISEINUAN GRADUKO LEHEN MAILAKO IKASLEAK TALDEKA LANDU BEHARREKO LEHEN ERRONKARI ERANTZUNEZ


Astelehen goizean honako arazoari aurre egiteko lanean hasi ziren lehen mailako ikasleak:

“Erroberak E. Koop. errodamenduak ekoizten ditu. Bolatxoen kalitatea ziurtatzeko zirkuitu bat bete behar dute, non gutxienez begizta zirkular bat dagoen. Begizta osoa zirkuitutik atera gabe osatzen dutenak ontzat jotzen dira eta besteak baztertu egiten dira. Proiektuaren helburua egitura diseinatzea izango da, eta dagokion azterketa fisiko-matematikoa egitea, erabilitako kontzeptuak azalduz eta onartutako hipotesiak arrazoituz. Azkenik, egiaztapen esperimentala derrigorrezkoa da.”

Hau izan da aurten lehen mailako ikasleek ebatziko duten lehen arazoa. Miniproiektu honen  helburua, batxilergoan barneraturiko ezagutzak aplikatu eta arazoari era teoriko zein esperimentalean erantzuna ematea delarik,  bertan egon daitezkeen ezberdintasunen zergatiak aztertu eta hauei erantzun zientifiko bat emanez.

Honetarako, bi egun izango dituzte, 6 ikasleko taldetan, beraien egitura diseinatu, muntatu eta egin beharreko kalkulu eta neurketak eginez arazoari erantzuna emateko.


1 mailako taldeak astelehen goizean maketak eraikitzen

+ No hay comentarios

Añade el tuyo