GASTEM, ekintzailetza eta design thinking


Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, hiru urteko proiektua garatzen hasi dira elkarlanean Ikastolen Elkartea eta MUko Diseinu Berrikuntza Zentroa.

Berrikuntza proiektua STEM alorrean kokatzen da (zientziak, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren uztarketaren ingelesezko laburdura) eta helburua du gazteekin design thinking oinarri bezala hartuta ekintzailetza teknologikoa bultzatzeko urratsak egitea, hezkuntza-etapa guztiak uztartzearekin batera. Lehenik, informazioa biltzeaz gain, aurten enprendizaiaren egoeraren diagnostiko bat egin dute. Horretarako Gipuzkoako garapen-agentzien arduradunak elkarrizketatu dituzte euren ikuspegia jasotzeko: gazte ekintzaileak hezteko zer landu beharko litzatekeen ezagutzeko. Aldi berean, helburu pedagogiko horiek betetzeko, munduan martxan dauden proiektuak arakatu dituzte.

Hori dela eta, Flandeseko Koortrijk Unibertsitatean izan dira Mymachine ekimena zuzenean ezagutzeko, bat baitator GASTEMen helburu didaktikoekin: besteak beste, ikasleek ildo komun bat izango dute sormena eta ekimena lantzeko, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Unibertsitatea lotuta.

Datorren ikasturtean, bigarrenean,  zein metodologiarekin eta zein fasetan arituko diren diseinatuko dute. Hirugarrena, berriz, esperimentazioarena izango da, zenbait ikastolatan MUko diseinuko graduko ikasleekin elkarlanean burutuko dena.

gastem

(Mondragon Unibertsitatea) Ester Val eta Nagore Lauroba, (EHI) Amaia Gutierrez eta Erramun Martiarena

+ No hay comentarios

Añade el tuyo