ElkarMaker ekimenaren amaiera. | Fin de la iniciativa ElkarMaker.


ElkarMaker ekimenaren esperimentazioa 2018-2019 kurtso akademikoan abian jarri da.
Mondragon Unibertsitateko Diseinu Industrialeko ingeniariek eta Euskal Herriko zazpi
herrialde ezberdinetako ikastolek parte hartu dute, eta zehazki, 700 bat ikasleek elkarlanean
urtebeteko 14 proiektu teknologiko garatu dituzte.
ElkarMaker metodologia pedagogikoa, heziketa maila ezberdinetako ikasleen kooperazioan
oinarritzen da eta zortzi urratsez osatua dago: 1-Aurkezpena; 2-Elkarrekin ideia sortzen; 3-
Maketa eraiki; 4-Elkarrekin maketa aztertzen; 5-Prototipoa eraiki; 6-Elkarrekin prototipoa
aztertzen; 7-ElkarMaker plazaratzea prestatu; 8-ElkarMaker plazaratu. Kurtso akademiko
honetan, zortzi atalak osotasunean inplementatu dira.
Lehenik, 7 ikastola parte-hartzailetako Lehenengo Hezkuntzako ikasleek erronka bat definitu
dute beste heziketa mailetako ikasleek esparru zientifiko-teknologikoan gara dezaten. Hori
horrela, Bigarren Hezkuntzako ikasleek maketak eraiki dituzte. Ondoren, Diseinu
Industrialeko ingeniariek prototipo birtualak eta fisikoak eraiki dituzte, ideiak benetako
bilakatuz. Gero, prototipoak gazteagoei aurkeztu zaizkie.
Azkenik, esperimentazioari amaiera emateko, garatutako lanen komunikazio publikoa landu
eta 8.Elkarrekin Plazaratzen saioa egin berri da. Hiru heziketa mailatako ikasleak elkartu eta
proiektuaren garapena eta lortutako emaitzak partekatu dituzte; Azkoitiko Zientzia azokan,
Oiartzungo Ikastola jaian, etab.
Esperimentazioa amaituta, emaitza bikainak lortu dira. Lehen Hezkuntzako ikasleek beraien
ametsetako ideiak eraikita ikustea positiboki baloratu dute. Eta, gainerako heziketa
mailatako ikasleak era arrakastatsuan erronkari erantzuteko eta sortutako arazoei aurre
egiteko gai izan dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

[CAS]

La experimentación de la iniciativa ElkarMaker se ha realizado durante el presente curso
académico 2018-2019. Se ha llevado a cabo en 7 ikastolas de los distintos municipios del
País Vasco. En total, han participado alrededor de 700 alumnos que han desarrollado con
total éxito 14 proyectos pedagógicos de carácter tecnológico.
La metodología pedagógica se define con 8 fases, en las que los alumnos y alumnas de las
diferentes etapas educativas cooperan simultáneamente. Durante este curso académico se
han implementado la totalidad de las ocho fases: 1-Aurkezpena; 2-Elkarrekin ideia sortzen;
3-Maketa eraiki; 4-Elkarrekin maketa aztertzen; 5-Prototipoa eraiki; 6-Elkarrekin prototipoa
aztertzen; 7-ElkarMaker plazaratzea prestatu; 8-ElkarMaker plazaratu. Primero, los alumnos
y alumnas de Primaria de las 7 ikastolas participantes han definido un reto que los demás
alumnos han desarrollado en el ámbito científico-tecnológico. Los alumnos y alumnas de
Secundaria han construido las maquetas. A continuación, los alumnos y alumnas de
Ingeniería de Diseño Industrial han hecho realidad los prototipos físicos y virtuales. Los
prototipos se han presentado a los alumnos más jóvenes.

Por último, para dar fin a la experimentación de este curso, con la comunicación pública de
los trabajos realizados, se ha ejecutado la última fase 8. Elkarrekin Plazaratzen donde todos
los alumnos y alumnas de las diferentes etapas educativas se han reunido y han compartido
el desarrollo del proyecto y los resultados obtenidos.
Una vez terminada la experimentación, se han obtenido muy buenos resultados. Los
alumnos de primaria han valorado positivamente ver sus deseos hechos realidad. Y, las
demás etapas educativas han sido capaces de resolver de manera exitosa el reto
planteado.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo