Design Pills, lehen saioa CAFen eskutik


Atzo izan genuen Design Pills ekimeneko lehen saioa eta CAF en lanean diharduten Aritz Legorburu eta Iñigo Peñagarikano Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategiko Masterreko ikasle ohiak izan genituen gurean beraien esperientzi profesioanalak aurkezten.

Design Pills, DBZ ko diseinu komunitatea indartu eta diseinuaren mundu profesionala ikasleei gerturatzea du helburu, etorkizunean egin ditzazketen lan ezbedinak gertutik ezagutzeko tresna gisa. Bi hilabetetan behin izango ditugu “pilula” hauek eta enpresa ezberdinetan dauden ikasle ohiak ekarriko ditugu masterrean ikasitako guztia errealitatean nola aplikatu eta bizi izan duten azaltzeko asmoz.

Recurso 1

Aritz eta Iñigo beraiek deritzoten “design team” taldearen parte dira CAFen eta beraien hitzetan, oraindik ere, ez da lan erraza inguruan ditugun enpresa industrialetan diseinuaz hitzegitea ezta diseinatzaile profila eta profesioa defendatzea. Hala ere, diote, diseinu prozesuek eskaintzen dituzten onurak erakutsita, gutxinaka gutxinaka badoala diseinua indarra hartzen. Horri lotuta, CAFeko diseinu proezesua azaldu ziguten, fase ezberdinetako diseinu lanak azalduz.

Eskaintza teknikotik abiatuta, Design Book bat definitzen dutela esan ziguten, honekin, hasierako espezifikazioak eta  lehen bozeto eta renderrak  bezeroari aurkezten dizkiote proiektuak izango dituen oinarri guztiak zehazteaz gain.

Hurrengo fasean, behin oinarriak edukita, ingeniaritza sakonago batean lanean hasten dira detaile guztiak definitzeko, hemen, 3D Renderrak eta mock up edo prototipoak sortzen dituzte.  Moc up hauek egiterakoan, trenaren kabina kasu honetan, ondoren lanean ibiliko den gidariarekin testeatzen dute. Puntu hau klabea da, izan ere, hemen aurreikusten direlako arazo asko eta hauek konpondu daitezkeelako produkzio fasera salto egin baino lehen. Honela, bezeroekin egiten diren iterazio kopurua gutxitu egiten da ondorioz, denbora asko aurreztu  baita ere. Hau logikoa dirudien arren, ez omen da betidanik CAFen egin den zerbait, beraien diseinatzaile profiletik integratu duten User driven  metodologia izan da, zeinek erabiltzailea diseinu prozesuan barneratzea duen helburu.

Azkenik guztia testeatu eta egin beharreko aldaketak eginda, azken Renderrak egin eta homologazio, froga etab-etarako beharrezkoak diren dokumentu guztiak sortu behar dira, hau omen da diseinu prozesuaren zatirik zatarrena!
Recurso 1

Aurkezpenaren ondoren, gerturatutako ikasleak galderak egiteko aukera izan zuten eta honela eman genion amaiera saioari.

Eskerrik asko Aritz eta Iñigori eta baita hurbildu ziñeten guztiori!

Lehen “dosia” hartuta, hurrengoaren zain uzten zaiztuztegu!

DBZ taldea

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu