Proiektuetan lanean


Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako lehen mailako ikasleak, miniproiektu batean murgilduta egon dira. Proiektu txiki honek 3 eguneko iraupena dauka eta denbora horretan zehar erronka bati erantzuna eman behar diote gure ikasleek.

Oraingo honetan, jostailu baten diseinua garatu behar izan dute, puntu bakar batetik eutsiz orekan mantetzen den kulunkari horietako bat. Ez du erreza denik ematen ezta?

Erreza ez iruditu arren, oso emaitza politak atera dira eta guztiek bete dute erronkaren helburua, ikasgai ezberdinetatik jasotako ezagutzak praktikan jarriz, Fisika, Matematika, Marrazketa teknikoa eta Artistikako ikasgaietakoak hain zuzen ere. Proiektuetan oinarritutako ikasteko moduari garrantzi handia ematen diogu, izan ere, klasean ikusitakoa  barneratzeko modu on bat baita. Honetaz gain, arlo ezberdinen arteko erlazioa eta talde lanean ikasteko  tresna aproposa da.

Ikusi zer nolako diseinuak egin dituzten, artista hutsak ditugu gure artean!

Hurrengo urtean zure burua honelako proiektuak egiten ikusi nahi dezula? Informazio gehiago hemen duzu eskuragarri.

Zorionak guztioi!

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu