Aitor Arrieta, MUko irakasle eta ikerlariak Informatikari ikerlari gaztearen saria lortu du
Aitor Arrieta Marcos doktorea, Mondragon Unibertsitateko (MU) Goi Eskola Politeknikoko irakasle eta ikerlaria, BBVA fundazioa eta Sociedad Científica Informática de España (SCIE)- ren eskutik informatikari ikerlari gaztearen saria batu zuen joan den azaroak 5ean. Ekitaldiaren berri.
Sariak Informatika alorrean tesi berritzaileak eta esanguratsuak nabarmentzen ditu. Aitorrek egindako lana hain zuzen, bere tesi lanaren zientzia kalitate altua eta bere enpresan aplikabilitate altua nabarmentzen ditu, Bere tesian oso konfiguragarriak diren sistema ziberfisikoetan testeoak aukeratu eta lehentasuna emateko metodoak proposatu ditu. Metodo hauek softwarearen balidatze denbora txikiagotzen ahalbideratzen dute, eta honek gure kolaboratzaileak diren enpreseak lehiakorragoak izaten lagunduko die.
2008-an hasi nuen MGEP-en karrera, krisi ekonomikoa hasi zen urtean. Ingenieritza elektronikako gradua ikasi nuen, ingenieritza teknikotik gradura pasatzen zen lehen urtean. Nahiz eta ingenieritza elektronikoa ikasi, informatikako zatia beti erakarri ninduen; programazioa, mikroprozesagailuak, informatika industriala, elektronika digitalak… hauek ziren nire asignatura gustukoenak.
Hirugarren urtean, lan-ikaste partekatzea (LIP) hasi nuen, Fagor Automation enpresan; une horretan ez zegoen hain besteko lana krisia zegoela medio, klaseko oso gutxik genbilen LIP moduan. Beratn, CNC makinak testeatzeko software-a eta hardware-a garatzen ibili nintzen. Lana gustukoa nuen arren, hurrengo kurtsoan, Suedian (Skövden) erasmus-a egiteko aukera eduki nuen, eta bertara abiatu nintzen! Lehenengo promozioa zen horra juten zena eta beraz, Mondragon Unibertsitatea postu polit batean jartzeko errespontsabilitatea eduki genuen bertara jundako ikasleek.
Hortik bueltan, sistema txertatuen masterra ikasten hasi nintzen, LIP moduan Ikerlanen nenbilela. Ikerlaneko lana baita ere Berifikazio eta Balidazioaren inguruan izan zen. Gai hori gustuko nuenez, Goiuria Sagardui-rekin jarri nintzen kontaktuan tesi bat egiteko, Software Ingeniaritza eta sistemen ikerketa lerroaren koordinatzailea, bera bait zen gai hauetan zenbilen ikerlari bat. Beraz, hurrengo kurtsoan, master bukaera lana egiten hasi nintzen ikerketa lerroan, tesira bideratuz lana.
Tesia abentura polit bat bezala gogoratzen dut!
Eta tesiaren nondik norakoa, motibazioa,
Tesia 2015-ean hasi nuen, baina TFM-a iada bideratu nuen tesian jorratu beharreko gaietara… Zehazki, sistema ziber-fisiko aldagarrien berifikazio eta balidazioan zentratu zen nire ikerketa. Etapa hau oso polita izan zen, nahiz eta zenbait gorabehera eduki, momento positiboak negatiboak baina gehiago izan dira beti.
Tesiko gauza aberasgarrietako bat egindako estantziak izan dira. Zehazki, bi estantzia Norbegian egin nituen Simula deituriko ikerketa centro batean eta estantzi bat Sevillan. Simulan egindako estantziak ikerketa software ingenieritzako ikerketa talde puntero batekin izan zen. Bertan, nazio ezberdineko jendearekin lana egiteko aukera eduki nuen, esperientzia oso aberasgarria eta gomendagarria edozein doktoregairentzako. Sevillan, produktu lerroak depuratzeko metodologia berri bat garatu nuen, Sergio Segura ikerlariarekin batera. Bi toki oso ezberdin baina aldi berean, disfrutatzeko eta betiko rutinatik ateratzeko oso aproposak.
Estantzietaz gain, konferentzia ezberdinetara juteko aukera eduki dut, eta honekin batera herrialde ezberdin ezagutzeko aukera eduki nuen. Adibidez, China edo Estatu Batuetara juteko aukera eduki nuen tesian zehar, eta bertan nire lana aurkeztu nuen software ingenieritzako adituei.
enpresen inplikazioa balego
Mondragon Unibertsitatearen ikerketa aplikatua denez, tesian zehar enpresaren mundua pixkat ikutzeko aukera eduki nuen. Hala ere, tesiko emaitzak gerora izan dira empresa mundura transferituak. Batip bat, SCRATCH proiektuak, Ulma Embedded-ekin batera, tesiko test optimizazio zatia produktu bilakatzeak dauka helburu. Bestalde, HIFI-ELEMENTS-en, tesian zehar ikertutako algoritmoak SYNECT eta xMOD erremientekin integratzeko aukera eduki dut. Gai berdinetan lanean jarraitzen dut gaur egun, eta hurrengo hiru urteetan ADEPTNESS proiektu Europearraren bitartez, unibertsitatean ikertutako gaiak Orona edo Bombardier bezalako enpresetan aplikatzea edukiko dugu helburu.
Eskerrik asko Aitor, eta Zoriooonak, ah ze lorpena zeurea eta zure zuzendariena!!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu