Jon Ayerdi MUko Informatikako doktoregaia, Formula USI lehiaketako talde irabazlearen partaide
Jon Ayerdi, Mondragon Unibertsitateko Software eta Sistemen ingeniaritza ikerketako taldearen doktoregaia da, Sistema ziber-fisiko eta autonomoen berifikazio eta balidazioaren inguruan ari da bere tesia egiten gaur egun. Azken hilabete hauetan USI unibertsitatean, hau da, Università della Svizzera italianan hain zuzen, ari da atzerriko tesi egonaldia edo estantzia egiten, eta berri on batekin datorkigu: bera eta bere lagunek USI Unibertsitateko Formula lehiaketan garaile izan direlako
Bertan elkar lanaren helburu nagusia sistemen berfikazioa automatizatzeko algoritmo genetikoak erabiltzen dituen herramienta bat garatzea izan da. USIko ikerketa taldea hortan dira adituak eta Jon Ayerdi hango unibertsitatean dauden beste doktoregai italiarrek bezala, hortan ibili dira lanean.
USIk kotxe autonomoak asko erabiltzen omen dituzte case study moduan, eta testuinguru honetan ikertzaileek FormulaUSI lehiaketa antolatu zuten besteak beste. Beraiek proposatu omen zieten zuzenean talde bat osatzea eta lehiaketan parte hartzea. Kotxe autonomoekin lan egiten zuten aurreneko esperientzia izan zen, baina noski, hori ez zen inongo oztopo izan marka ederra lortu ahal izateko.
Lehiaketaren helburua adimen artifizialeko (AI -Articial Intelligence) algoritmo bat sortzea zen, eta lehiaketan aurkeztutako kotxe autonomoek zirkuitua ahalik eta azkarren osatzea.
Jon, beste doktoregai batzuekin (Luigi Starace, Hanna Di Maria eta Andrea Romadhana, 3ak italiarrak) osatutako talde-irabazleko partaide izan da, Donkey Corns izeneko taldea.
Taldeak 3000 franko suitzar jaso zituen sari gisa. Zorionak Jon!
+ No hay comentarios
Añade el tuyo