Jon Ayerdi MUko Informatikako doktoregaia, Formula USI lehiaketako talde irabazlearen partaide


Jon Ayerdi, Mondragon Unibertsitateko  Software eta Sistemen ingeniaritza ikerketako taldearen doktoregaia da,  Sistema ziber-fisiko eta autonomoen berifikazio eta balidazioaren inguruan ari da bere tesia egiten gaur egun.  Azken hilabete hauetan  USI unibertsitatean, hau da, Università della Svizzera italianan hain zuzen, ari da atzerriko tesi egonaldia edo estantzia egiten, eta berri on batekin datorkigu: bera eta bere lagunek  USI Unibertsitateko Formula lehiaketan garaile izan direlako

Bertan elkar lanaren helburu nagusia  sistemen berfikazioa automatizatzeko algoritmo genetikoak erabiltzen dituen herramienta bat garatzea izan da.  USIko ikerketa taldea hortan dira adituak  eta Jon Ayerdi  hango unibertsitatean dauden beste doktoregai italiarrek bezala, hortan ibili dira lanean.

USIk  kotxe autonomoak asko erabiltzen omen dituzte  case study moduan, eta testuinguru honetan ikertzaileek FormulaUSI lehiaketa antolatu zuten besteak beste.  Beraiek proposatu omen zieten zuzenean talde bat osatzea eta lehiaketan parte hartzea. Kotxe autonomoekin lan egiten zuten aurreneko esperientzia izan zen, baina noski, hori ez zen inongo oztopo izan marka ederra lortu ahal izateko.

Lehiaketaren helburua adimen artifizialeko (AI -Articial Intelligence) algoritmo bat sortzea zen, eta lehiaketan aurkeztutako kotxe autonomoek zirkuitua ahalik eta azkarren osatzea.

Jon, beste doktoregai batzuekin (Luigi Starace, Hanna Di Maria eta Andrea Romadhana, 3ak italiarrak)  osatutako talde-irabazleko partaide izan da, Donkey Corns izeneko taldea.

Taldeak 3000 franko suitzar jaso zituen sari gisa. Zorionak Jon!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo