Ander González Tomé, 2019ko Informatika Ingeniaritza Kutxa saria eskuratu du


Ander González Tomé ikasleak 2019ko Informatika Ingeniaritza Kutxa saria eskuratu du.  2019ko abenduak 17an Kutxa fundazioak Tabakaleran sari banaketen ekitaldia antolatu zuen, eta bertan izan ginen, lorpen hauek elkarrekin ospatzen.

Ander González Tomé, Ingeniaritza Informatika graduko irakaslea den Osane Lizarralderekin
Ekitaldia dinamikoa eta alaia izan zen.  100 sari banatu zituzten. Hurrengoko argazkian, ikasle sorta handi bat, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua den  Cristina Uriarte andrea eta Kutxa Fundazioko ordezkariekin.
 Aurretik, Kutxako zuzendari nagusia den Ander Aizpuruak, Mondragon Unibertsitateko Leinn ikaslea eta  Bizipoz startuparen sortzailea den Eider Etxebarria aurkeztu zuen, eta  ekintzailetasunari buruz solasalditxoa izan zuten. Eiderrek beraien esperientzia aurkeztu zuen eta gazteak animatu zituen, beraiek bezala, gustuko gizarte erronka bat aukeratu dezaten eta aurrera egitera.
Tartea egon zen baita, musika entzuteko eta denok elkarrekin abesteko ere, Demode queartet  artisten eskutik, argazkian ikusi daitekeen bezala.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu