Grado infor/Telekoko talde bat GAZELA lehiaketan irabazle


Urko Pineda eta Ane Perez de Arenaza, Gradua Informatika eta Telekomunikazioko 4. garren mailako ikasleak, beraien taldekideen ordezkari bezala aurkeztu ziren bart Gazela-enpresen lehiaketako 2.garren edizioan, gainontzeko  taldekideak Gorka Olalde eta Jon Azkarate zirelarik, eta accesit sari bat lortu zuten, Null Pointer enpresaren azterketa lana eta Debagoienarako egindako egokitzapen proposamenarekin.

Hemen irudian agertzen dira saria batzen:

Urko Pineda eta Ane Perez de Arenaza, GAZELA 2017 lehiaketan eskuratutako saria batzen Koldo Azkoitiaren eskutik , Debagoienako Mankomunidadeko Garapen ekonomikoko agentziako arduraduna

GAZELA 2017 lehiaketako irabazle guztiak beraien sariekin

MGEP-MUko ikasle desberdinak parte hartu zuten Gazela-enpresen lehiaketan, NC5000 zerrendako enpresa hasi berri eta arrakastatsuak enpresen kasuak lantzen. Eta atzo guztira 10 taldek aurkeztu zituzten beraien lanak Garaia Berrikuntza Gunean. Enpresak aztertu  eta horietako batzuek Debagoienean izango lituzketen aukeren berri eman ziguten.

Aurkezpen jardunaldi honekin eman zitzaion amaiera Gazela-enpresen lehiaketaren 2.edizioari. Guztira 56 ikasleek osatutako 12 taldek partehartu dute lehiaketan.

Honako talde eta lanak izan dira sarituak:
– 1.go saria: Tartalo taldea (Bizikleta elektrikoak) Gradua Mekanikako ikasle taldea
– Accesitak:
– Udala taldea (Autoan segurtasuna handitzen duten sistemen ekoizpena) Gradua Mekanikako ikasle taldea
– Null Pointer taldea (Garraio zerbitzuen monitorizazioa GPS bidez) Gradua Informatika Telekomunikazioak
– Aurkezpen onenaren saria: MUGoierri taldea (Moldeak 3D inprimagailu bidez ekoiztea)

Ideia guztiekin datu base bat sortuko da eta eskuragai jarriko dira ekintzaile eta enpresa interesdunentzat.

Jarraian antolatzailea eta babesleak:

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu