Gure ikasle eta irakasle ULMAko Begira aldizkarian


Talentua erakartzea: enpresantzako erronka berria izenburuarekin argitaratu berri dute, ULMAko Begira aldizkarian artikulu bat, eta bertan gure Gradua Informatika, Telekomunikazioak eta  Sistema Txertatuetako Masterreko ikasle eta irakaslea elkarrizketatu dituzte.
Hona hemen bertan agertzen den testuaren zati bat:
“Gurekin lan egin nahi duzu?” esatetik, “Zuekin lan egin nahi dut?” esatera jauzi egingo dugu, dagoeneko jauzi hori eman ez badugu. Galderaren erantzuna positiboa izan dadin, enpresek planak eta ekintzak abiarazi behar ditugu, gure ospe korporatiboa handitzeko. Agerikoa dirudi gakoetako bat komunikazioaren ingurunean norberaren marka enplegatzailea sortzea dela. Nahiz eta egia den, guri dagokigunez, urtetan eraikitako markaren nortasunaren ondorioz pauso bat aurrerago goazela talentuak guri buruz duen pertzepzioan.
Halere, fase guztiak ongi menperatzeak eta pertzepzio horretan eragiten duten elementu guztiak lerratzeak markatuko du diferentzia, eta talentuentzako erreferentzia bihurtuko gara. Ildo horretan, MONDRAGON Unibertsitateko Enpresagintzako eta Goi Eskola Politeknikoko hainbat ikaslerekin elkartu gara, lan merkatura hurbildu diren belaunaldi gazte berrien errealitatea sakonago ezagutzeko. Prestakuntza dualaren garrantzia, motibazio profesional zein pertsonal berriak edo enpresetan erakargarri egiten zaizkien ezaugarriak, horiek dira eskaini dizkiguten gakoetako batzuk.”
Bertan  Gradua Informatikako Praktiken koordinatzailea den irakaslea elkarrizketatu dute:
Eta Lan Ikaste Partekatze edo  formazio duala ikasten ari diren hainbat ikasleak elkarrizketatu dituzte, hauek eure  esperientziak eta motibazio profesionalak kontatu dituztelarik:
Azkenik, hau diote ere:
Talentua erakartzeko eta atzitzeko orduan, ULMA Taldeak hainbat egitasmotan parte hartzen du, adibidez, joan den azaroaren 11n Munichen egindako BE BASQUE TALENT CONFERENCE konferentzian. Biltzarrean ia 25 euskal erakundek eta Alemanian nazioarteko karrera bat garatzen ari diren kualifikazio handiko 130 profesionalek parte hartu zuten.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu