Gure ikasleak Kimuberri 2017 erakusketaren irekiera ekitaldian
Mondragon Unibertsitateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Informatikako Graduko eta Telekomunikazioko Graduko eta Sistema Txertatuetako Unibertsitateko Masterreko ikasleak gure ikasleak parte hartu zuten Kimuberri 2017 erakusketaren irekiera ekitaldian eta beraiek egindako hainbat lan ikusgai daude urriak 27 arte, Garaiako eraikin nagusian lehenengo eta gero, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako Fakultatean, Oñatin.
Kimuberri egitasmoa Degagoienako mankomunitateko Garapen agentzia, ISEA, MU, ATHLON eta SAIOLANek osatzen dute.
Hona hemen Informatikako Graduko eta Telekomunikazioko Graduko 2.garren mailako ikasleak egindako lan batzuen poster eta prototipoak:
Erakusketara eramandako prototipoak egin dituzten ikasleak: Aitor Barreiro, Mikel Hernandez, Iker Mendi,Julen Uribarren eta Unai Iraeta, Advanced Automated Home lanean eta Makina expendedoran Jon Apaolaza, Ainhoa Arruabarrena, Edgar Azpiazu eta Imanol Badiola.
Eta berdin Sistema Txertatuetako Unibertsitateko Masterreko ikasleak aurkeztutakoak:
Jende asko hurbildu zen ekitaldira:
Hau izanik egitaraua:
- KIMU BERRIren ekimenaren aurkezpen labur bat Mikel orobengoaren (ISEA) eskutik.
- KIROLBET proiektua, Fernando del Caño-ren eskutik, I+G zuzendaria eta enpresaren fundatzaile bat.
- Hainbat proiektuen egileek zehaztasunak emango dituzte beraiek burututako garapenei buruz:
- Taldea: GEOSAFE, sistema txertatuko masterraren 1. mailan egindako proiektua. Taldea, Julen Balategui, Edurne Palacio eta Unai Cobo osatzen dute.
- Taldea: INTELCONT, sistema txertatuko masterraren 1. mailan egindako proiektua. Taldea, Ivan Mendoza, Pello Eriz eta Garikoitz Gorostidi osatzen dute.
- Taldea: ALFRED, Iñaki Aguirre, Gorka Garcia eta Antonio Pipaón osatzen dutena.
- Taldea: BACKSENSE, sistema txertatuko masterraren 1. mailan egindako proiektua.Taldea, Aritz Arruabarrena, Imanol Allende eta Unai Izagirre osatzen dute.
- Goio Arana(HUHEZI), ikus-entzunezko Komunikazioko graduko ikasleek egindako proiektuak aurkezten.
- Eta azkenik, luntx oparoa.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu