Informatika graduko 2. POPBL-a : Piano elektronikoa


Mondragon Unibertsitateko graduak, arazoetan oinarritutako hezkuntza ereduak darabilte kontzeptu akademikoak bereganatzeko eta praktikan jartzeko.  Seihilabete guztietan, taldeka,  proiektu bat gauzatu egiten dute arazo bati soluzioa bat emanez. Informatika eta Telekomunikazio graduetako 1. mailako 2. seihilabeteko  aurtengo proiektua   POPBL (Project Oriented Problem Based Learning) ereduan oinarrituta (2016-2017 ikasturtea),  Raspberry Pi  bat erabiliz  piano elektroniko bat garatzea izan da. Piano elektronikoak baldintza eta funtzioanlitate minimo batzuk bete behar zituen. Behin funtzioanliatte minimoak beteta ikasleek nahi zituzten diseiñu eta funtzioanliateak asmatu zitzaketen. Talde bakoitza 4 ikaslez osotuta egon da,  eta ikasleei laguntzeko Programazioko, elektronika digitaleko eta elektronika analogikoko irakasleak aditu lez egon dira proiektuan zehar. Piano elektronikoak hurrengo baldintza minimoak  bete behar zituen:

  • 8 nota desberdin jotzeko aukera eman behar du pianoak. Nota bakotzeko tekla bat eskeiñiz.
  • Erabiltzaileak 4 instrumenturen  artean aukeratu dezake
  • Erabiltzaileak soinua jo, grabatu edo erreproduzitu aukerak izango ditu.
  • Grabatzeko: Erabiltzaileak, notak joko ditu eta programa bidez, nota bakoitza eta instrumentua zein diren identifikatu eta jotako kantua, fitxategi batean gorde beharko da.Jotzen den kantua, momentuan bertan entzun ere egingo da baina ezaugarri guzti hauek fitxategi batean gordeko dira ondoren erreproduzitzeko.
  • Audio irteera minimo 10W-koa  izan behar zen. Raspberry Pi txartelak bi audio irteera desberdina ditu: HDMI konexioa eta 3,5mm-ko jack-a.  Erabiltzaileak nahi duen irteera aukeratu dezake txartela konfiguratuz edo programazio bidez. Proiektu honetan 3,5mm-ko jack-a erabili da. Irteera hau  aurikularrak konektatzeko diseiñatuta dago. Bertan bozgorailu bat konektatu ezkero ez da musikarik entzuten, seiñaleak ez duelako beharrezko potentzia. Hori dela eta anplifikadore bat diseiñatu beharko da symphonizer-aren musika entzuteko. Anplifikadore honek honako ezaugarriak izan beharko ditu:
    • Sarrerako inpedantzia = 47 kΩ
    • Irteerako potentzia (8Ω-ko bozgorailuan) = 10WRMS

Pianoaren oinarrizko eskema hurrengo irudian ikusi daiteke.

esquema

Hurrengo estekan Antton Puy , Lucas Souza , Bingen Galartza eta Jon Amutxategiren pianoa ikus dezakezue. Piano honek akordeak jotzeko aukera ematen zuen eta bere ezaugarri nagusiena teklen pultsazioa izan zen. hortaz gain , pianoak erabiltzailearekin hartu emona edukitzeko pertson abaten audio erabiltzen du. Bideoko audio guztia ikasleen pianoaren da.

https://drive.google.com/a/mondragon.edu/file/d/0B64KDt2bOWTvanZWbGg0RnhpNFU/view?usp=sharing

Hurrengo irudietan talde deberdiñen pianoak agertzen dira.

IMG_20170619_114110~1 IMG_20170619_102818~1 IMG_20160615_120331~1 IMG_20170619_094831~1 IMG_20170619_094808~1 IMG_20170619_090604~1 IMG_20170619_105622~1 IMG_20170619_094756~1 IMG_20170619_080922~1 IMG_20160615_180306~1 IMG_20160615_180243~1 IMG_20160615_094540~1 IMG_20160615_090953~1 IMG_20170619_084114~1 IMG_20170619_112405~1 IMG_20170619_094820~1 IMG_20170619_112426~1 IMG_20170619_112413~1

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu