Infor/Teleko Graduko ikasleen proiektuak Kimuberri-MU erakusketan
PoPBL (problem Oriented Project Based Learning) metodologian oinarritutako 2.garren mailako Informatika Ingeniaritza Gradua eta Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza Graduko proiektuak ikusgai izan dira 2016-ko Kimuberri – Mondragon Unibertsitatea erakusketan.
Informatika Ingeniaritza Gradua, Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza Graduan eta Sistema Txertatuetako Unibertsitate Masterrean berrikuntza eta ekintzailetasuna sustatzeko eta horren inguruan heziketa batzeko akzioak biltzen dituen Berrikuntza eta Ekintzailetasuna ibilbidearen adibide on bat dira proiektu hauek.
Erakusketa Arrasateko Polo Garaian irailak 21-17 tartean izan da, Eskoriatzako Ibarraundi museoan irailak28-urriak 7 tartean eta azkenik, septiembre Oinatiko Enpresagintzan urriak 10-20 tartea ikusgai izango da.
Eta azkenik, Zientzia astea dela eta, Polo Garaiako eraikinean Ate irekien jardunaldian, Azaroak 12an.
Hona hemen argazkia:
Erakusketan Mondragon Unibertsitateko 50 proiektu ikusi ahal izango dira.
Bihar, azaroak 12, Zientzia astea dela eta, Polo Garaiako eraikinean Ate irekien jardunaldian, MGEP-MUko Informatika Gradua, Telekomunikazioa Gradua eta Sistema Txertatuak Masterreko ikasleen lanak egongo dira ikusgai: Posterrak, Prototipoak eta ikus entzunezko lanak.