Ingeniaritza Informatika 4.mailako ikasleak ekintzailetasuna lantzen
MGEPeko Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritza Graduko ikasleek 4.mailako Berrikuntza ikasgaian ekintzailetasuna lantzen aritu dira iraila eta urria hilabetetan Laida San Sebastian irakaslearen eskutik. 2019ko azaroan berriz lan hauek aurkezteko garaia iritsi zen. Garaia Berrikuntza Gunean, Gazela-enpresen lehiaketarako landutako enpresen kasuak aurkeztu behar izan ziren, ondoren sariak banatzeko.
Berrikuntza ikasgaiaren pizgarria Kimuberrik antolatutako Gazela lehiaketan parte hartzea izan da. Kimuberri egitasmoa Degagoienako mankomunitateko Garapen agentzia, ISEA, MU, ATHLON eta SAIOLANek osatzen dute. Hainbat ekintza antolatzen dira. Horietako bat Gazela lehiaketa da, non enpresa lehiaketaren helburu nagusia ikasleen artean ekintzaletasuna inguruko ezagutza eta grina sustatzea da.
Aurten aurreneko aldiz MGEPeko Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritza Graduko ikasleek, Antolakuntza de Biomedikako ikasleekin batera osatu zituzten lantaldeak. Horretaz gain Mekanikako ikasleak eta Enpresagintzako fakultateko hainbat taldek parte hartu dute.
INC5000 zerrendako enpresa hasi berri eta arrakastatsuak aztertu dituzte eta horiek Debagoienean izan ditzaketen aukeren berri eman dute lehiaketan. Horretarako berrikuntza eta ekintzailetasuna sustatzeko metodologian oinarrituta, garapen desberdinak egin dituzte, aurkezpenak, making off-ak besteak beste.
Guztira 150 ikasle baino gehiago parte hartu dute l2019ko edizioko Gazela ehiaketan, eta lan horietatik 20 lan sailkatu dira soilik azaroaren 21ean burutu den aurkezpen jardunaldirako. Gazela-enpresen lehiaketarako landutako enpresen kasuak, Garaia Zentro Teknologikoan aurkeztu dituzte ikasleek. Mondragon Unibertsitateko MGEP-ko eta Enpresagintzako fakultate desberdinetako graduko ikasleek.
Honako talde eta lanak izan dira sarituak:
– 1.go saria (300€): NAMDK taldea (Erabilera globalerako ontzi ekologikoak, konpostagarriak eta biodegradagarriak diseinatu eta ekoizten ditu.)
– Akzezitak (200€):
– Elikatuz Hazi taldea (Barazki organikoen irinez ekoiztutako elikagaiak)
– SNebreda taldea (Segurtasun-programak eta -tresnak eskura ematen ditu merkataritza- eta gobernu-segurtasunaren sektorerako.)
– Aurkezpen onenaren saria (200€): JELINA taldea (Kanabis-infusioa duten goxokiak eta askapen luzeko kalamu-kapsula mota desberdinak ekoizpen eta komertzializazioa)
Aurten gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko laguntzaz gain, Gaztenpresa Fundazioaren laguntza jaso da sarietarako.
Azkenik, jakin ideia horiek guztiak, Debagoieneko Mankomunitateko web orrian dagoen Ideia Bankuan sartuko dira orain arte landutako ideiekin batera, eta eskuragai jarrita daudela interesa izan dezaketen ekintzaile eta enpresentzat.
Zorionak denori!
Hemen Debagoiena Mankomunitateak argitaratutako berria.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu