MGEPeko Informatika Ingeniaritza Gradua Online!


020ko martxoak 13 beste guztiok  bezala, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko  Informatika Ingeniaritza Graduko langile eta ikasleok, COVID19 gaixotasunaren ondorioz,  etxean gelditzeko agindua batu genuen. Hori dela eta,  martxoak 16-tik aurrera gure aktibitatea, egun batetik bestera, online bilakatu zen.

Klaseak Online:

1,2 eta 3 mailako Informatika Ingeniaritza Graduko ikasleak klase presentzialetan zeuden.

Hona hemen gure ikasleak eta  irakasleak etxetik klaseak ematen,  ohiko sistematika eta ordutegi errutina mantenduz:

PBL metodologian oinarritutako 3.mailako proiektu bilera, 2.mailako klasea eta iruditan
Ikasleak berehala ulertu dute egoera eta egoera berri eta berezi honetara primeran egokitu dira, eta egunak aurrera joanda, egokitzapen horrek oraindik areagotu behar izan dute.
Hala eta ere, denok genuen pentsamendua ikasturtea presentzialki bukatuko genuela. Baina egunetik egunera,   konfinamendu epeak luzatzen joan dira, eta Aste Santua  aurretik irakasle lantaldeak aktibatu ziren, gure hezkuntza ereduaren esentzia diren Project-based learning (PBL)-an oinarritutako proiektuak definitzeko eta ebaluazio/kalifikazio prozedurak egokitzeko.  MGEPeko Informazio Sistemetako lankideen laguntza ere ezinbestekoa izan da.
Hemen aktibatutako Informatika Ingeniaritza Graduko titulu koordinatzaile eta hainbat  irakasle lan taldeen irudiak:

Orain badakigu Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzako Graduak eta Masterrak  ekainak 12an  online bukatuko dutela 19-20 ikasturtea. Eta ikasturteko azken PBLan oinarritutako proiektuak eta azterketak, ebaluazioa, online amaituko da.

PBL metodologian oinarritutako proiektuak

Aurtengo  azken PBLan oinarritutako proiektuak COVID-19rako ideia berritzaileen bila lanean dabiltza gure ikasle taldean.

Batzuk gaixotasunaren eboluzioaren aurreikuspenean lanean ari dira, beste batzuk kontatze prozesuaren inguruko berrikuntzak definitzen, eta beste batzuk, langileen osasun baldintzak ezartzerakoan kontutan izan beharreko neurrien bermean. Aurrerago, joango gara hauek eta beste emaitza berriak ezagutzen.

Praktikak enpresa, erakunde edo/eta MUko ikerketako laborategietan:

1,2 eta 3 mailako Informatika Ingeniaritza Graduko ikasle batzuk Lan Ikaste Partekatzean (LIP) eta DU

ALean zeuden egun erdiz, eta

4 mailako Informatika Ingeniaritza Graduko ikasleak Gradu Bukaerako Lanean (GBL edo TFG) guztiz murgilduak harrapatu ditu. Eta ERASMUS  ikasle batzuk atzerriko praktikak burutzen beste hainbat lurraldetan.
Gure ikasleak zorionez, guztiak telelanean aritu dira luze. Egunak aurrera joan hala enpresetan egoera desberdinak bizi izan ditugu. Beka batzuk eten egin dira, beste enpresa batzuk ERTEra joan dira.  Kasu horietan, proiektu osagarri bat definitu da, ikasleek ikasturtea normaltasunez epe barruan amaitu dezaten.

NiZuGu programa ere aurten online izan da. Lan mundura bideratuta egon da, ondorioz 1,2,3 eta 4 mailako ikasleek hainbat hitzaldi jarraitzeko aukera izan dute.

San Pankrazio eguna aurten lan eguna izango da.

Ate irekiak

Ate irekiak, saio bat egin zen Online eta oraindik gehiago Online aurreikusten dira. Hona hemen egindako saioaren irudi bat:

Makers

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) buru belarri dabil COVID19 larrialdi egoera aktibatu denetik. Hona hemen Mondragon Unibertsitateko webgunean argitaratutako berria eta bideoa ere. Osatu den “makers” talde honetan, Iban Barrutia, Felix Larrinaga eta  Gorka Olalde,  Informatika Ingeniaritza Graduko eta Telekomunikazioko irakasle eta ikerlariak burubelarri dabiltza lanean.

 

Iban Barrutia aurreneko aurpegiko maskara osoa lortzerako unean

Bilera orokorra

Amaitzeko, hona hemen MGEP en Aste Santu aurretik langileok egindako bilera orokorraren hainbat irudi berezi non. 2 txandatan, guztira 329 langileok online jarraitu genuen Carlos Garcia, MGEPeko koordinatzaile orokorrak zuzendutako bilera.

MGEP apirilean ospatu zuen bilera orokorraren hainbat irudi

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu