MU Gradua Ingeniaritza informatikako ikasleak begirale haurren camp teknologikoan


2022ko urtarrilaren 3, 4 eta 5ean, 6-14 urte bitarteko 44 gaztetxok hartu zuten parte Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 11.erainikean ospatu zen Kanpamentu Teknologikoan, Robotika eta Programazioaz ikasi eta gozatzeko.

Ekimen hau Arizmendi Ikastola eta CampTecnologico enpresaren elkarlanaz eskaintzen da 2011.urtetik Gabon eta Pazko garaiko oporrak aprobetxatuz.

3.mailako Gradua Ingeniaritza Informatikako ikaslea den Lander Agirregomezkorta bertan begirale bezala aritu da, eta bere esperientziaren berri bildu nahi izan dugu.
Lander MUko  Garaiako 11 erainean

Zerk motibatu zaitu Kanpamentu Teknologikoetan begirale  lanetan parte hartzea? Betidanik gustatu zait monitore aktibitatea, kanpamentu teknologikoan egon aurretik umeen atletismoko monitore ere izan naiz eta gabonetan kanpamentu Teknologikoetara monitore bezala joateko aukera eman zidatenean ez nuen bitan pentsatu eta izena eman nuen. Kirola oso gustukoa dut, eta teknologia ere!

Eta zer moduz joan da zure esperientzia aurten?  Hasieran urduri samar nengoen,  covid-aren ondorioz monitore batzuk ezin izan ziren etorri, eta ber-antolaketa bat egin behar izan genuen. Egia esan,  azkenean  geundenok  ondo moldatu ginen eta dena primeran joan zen. Esperientzia ona izan zen.

 

Lander gaztetxo talde bati azalpenak ematen
Nola ikusi dituzu gaztetxoak?  Zemuz moldatu dira? Hasieran pixka bat kostatzen zitzaien, dena berria zen beraientzat eta egia esan, lanean aritu diren programa bakoitzean ere gauza asko zeuden.  Hala eta ere, poliki joan ginen, eta  programa bakoitzaren funtzionamenduaren oinarria ondo azalduz, haurrek berehala ulertu zuten. Hortik aurrera dena askoz hobeto joan zen. Azkenean, egia esateko, ez nekien gauza batzuk ere beraiek erakutsi zizkidaten. ;-D
Landerren gaztetxo taldeko 2 ikasle guztiz murgildutak erronkan
Txikitxoen taldea Ane begiralearekin

 

 

 

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu