Zorionak!, hemen dira MGEP Ingeniaritza Informatika eta Telekomunikazio graduko 2020 kutxa sariak


2020ko abenduak 28an eta bizi dugun garaiak aginduta, era online-an Kutxa Fundazioak 44  KUTXA IKASKETA AMAIERAKO SARIAK banatu ditu, oso txukun antolatutako ekitaldian.

Bere meritua du noski sariak mantentzea, oso eskertzeko da.  Bestetik, meritua itzela sariak lortu dituzten ikasleak dira, nola ez, urte hauetako lanaren ondorioz  lortutako sari bikainak.    Denak zoriondu nahi zaituztegu! Hori bai, z oriondu bereziki, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko  (MGEP)  gure bi ikasle hauek:

Ingeniaritza Informatiko Gradua ikasi duen BINGEN GALARTZA IPARRAGIRRE ikaslea, non bere DUAL programa, Lan Ikaste Partekatzea   MAGNET enpresan  egin izan duen, bere zuzendaria  enpresan Asier Galdos , eta tutore akademikoa MGEPen  Jon Joseba Agirre izan direlarik.

Ingeniaritza  Telekomunikazio eta Informatika Gradua  bikoitza   ikasi duen AITOR BARREIRO  MARTÍNEZ   ikaslea, non bere DUAL programa, Lan Ikaste Partekatzea   SMC España S.A.  enpresan  egin izan duen,  SMC Inetrnational Training negozioan hain zuzen, bere zuzendaria  enpresan Iñaki Fagoaga, eta tutore akademikoa MGEPen  Osane Lizarralde izan direlarik.

Diapositiva7

Ekitaldian zehar Unibertsitate, erakunde  eta Heziketa zikloko elkarte ordezkariak agurtu eta zoriondu dituzte ikasleak. Besteak beste Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusia den Idoia Peñacobak:

Kulturarako tartea izan da, kontzertu txiki pare batetaz gozatu  egin ahal izan  dugulako, hasieran eta amaieran, eta solasaldi bat ere  jarraitzeko aukera izan dugu, hau ere kulturaren inguruan. Begoña Guzman izan baita elkarrizketatua, Unesco  etxea-ko ordezkaria.
Bukaeran, ekitaldiari amaiera Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eman izan dio, DUAL programari kiñu berezi bat eginez.
Zorionak guztiok, Zorionak Bingen eta Aitor!!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu