Irakasgaien notaren parte nagusiena Mondragon Unibertsitateari zor diot


Asier Aduriz dut izena, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Informatikoko ikaslea, eta Technische Universiteit Eindhoven (Herbehereak, Eindhoven), TUe bezala baita ere ezagutzen da, izan da neure unibertsitatea pasa egin diren bost hilabete hauetarako (Irailetik Urtarrilera) Erasmus programan.

Lehenengoko inpresioa izugarri positiboa izan zen. Amsterdam-eko Aireportura ailegatu ondoren, trena hartu behar nuen Eindhoven-era ailegatzeko. Treneko bidai guztia paisaia begiratzen igaro nuen, benetan harrituta. Tarte batzuetan, burua altxa eta kanala trena baino gorago zegoen, eta kanaletik pasatzen ziren itsasontziak baita luzeak ziren. Ondoren, Herbeheretan famatu diren errotak ikusi zitezkeen.

Bitartean, granja eta basetxeak ongi zainduak zeundela ematen zuten, eta lurraldea laua denez, izugarrizko lur azalera ikus daiteke distantzian, Euskal Herrian gertatzen ez den bezala, non edonon mendiak atzean dagoen lurra estaltzen dute.

Eindhoven-era iritsi bezain laster, deigarri gertatu zitzaidan zenbat bizikleta kopuru zeuden pilatuta bizikleta aparkalekuan, eta pentsatu nuen neure bizikleta utziko banu, hurrengoko egunean horrenbeste kopuru egonda, ez nukeela inolaz ere aurkituko.

Neure bizilekura hurbiltzen ari nintzela, konturatzen hasi nintzen eraikin altuak (hiru solairutik gora) ez zirela ikusten, bakarrik zentruan eta unibertsitate kanpusean.  Etxebizitza indibidualak maketa batetik eginda zeudela iruditzen zitzaidan, izugarrizko etxebizitzak, bakoitzak bere lorategiarekin. Bainan benetan inolako burdin hesi arrastorik ez ikusteak positiboki harritu zidan.

Unibertsitatearen tamaina handia da, oinez punta batetik bestera agian hamar minutu dira oinez, eskerrak bizikleta izanda, denbora erdira murrizten zela. Horretarako, unibertsitateko kanpuseko toki ugarietan mapak zeuden, bainan Holandesez zeudenez, eta kanpoko batentzat zertxobait zaila zen eraikuntzak kokatzea.

Han dagoen sistema akademikoak hemengokoarekin zerikusi gutxi dauka. MUn hiru bat hilabete teoria eta praktikak ditugu, POPBLarekin jarraitzeko, honi seihilabete bat deritzoguna. Aldiz TUe-n kuartilak daude, bainan irakasgai bakoitzak bere planteamendua dauka. Adibidez, irakasgai bat kuartil oso batean teoria irakasten dute, eta bestean teoria hiru astez eman eta bestea proiektua egiteko.

TUe-k daukan sistema hau hasieran oso zaila egin zitzaidan jarraitzeko, MUn ohituta bait nengoen irakasgai bat hiru hilabetez izatea. Sistema berrira moldatzeko hilabete oso bat gogor dihardu duen, ez baitzitzaidan erraz egiten.

Bainan denbora joan ahala, ohitzen ari nintzen eran, irakasgaiak geroz eta gustukogoagoak  nituen. Irakasgai gehienetan jasotako notaren parte nagusiena Mondragon Unibertsitateari zor diot jasotako prestakuntzarengatik.

Zein da diferentzia? Mondragon Unibertsitatean gradu mailan gauza nagusiak erakusten dituzte, lasai eta mantso denok ulertu dezagun. TUen aldiz, irakasgaiak hain denbora murriztua izanda teoria jo ta ke irakasten dute, bainan zuk atzetik joan behar zera lan nahiko handia egiten. Bainan, beti bezala, irakasgaia gustuko baduzu, normalean lan karga ez du asko inporta.

Bestalde, Mondragon Unibertsitatean 20 tik 35 ikaslera daude  klasean, non TUe-n egon dira irakasgai batzuk 50 ginela, bainan beste batzuetan 200tik gora, eta ezberdintasuna izugarri nabaritzen da.

Esan beharra daukat egonaldi hasieran erdi damututa nengoela Eindhoven-era joan izana, bainan behin gustua hartu ezkero, bueltatzerik ez da nahi izaten.


+ No hay comentarios

Añade el tuyo