MGEPeko 2 Informatikari ekintzaile


Andoni Muruamendiaraz naiz MGEP-MU Mondragon Unibertsitateko Informatikako ikasle ohia.

Betidanik gustatu izan zait teknologia mundua eta horregatik erabaki nuen duela 6 urte hori ikasten hastea.

Urteak oso azkar pasa ziren eta ia konturatu gabe Graduko Ikasketa amaierako proiektua egiteko garaia iritsi ziren.

ProiektuaGasteizeko lantegi batean egitea proposatu zidaten, alde horretatik oso gustura nengoen, baina proiektuaren izenburua lehenengo aldiz irakurri nuenenean… ez ninduen batere erakarri “Monitorización de infraestructuras TIC con herramientas Open source”. Ez zirudien oso gai interesgarria, baina momentu hartan ez nekien ze garrantzi izango zuen proiektu hark nire bizitzan.

Topiko bat dirudi baina Aurrenak S. Coop-en inoiz baina gehiago ikasi nuen, Unibertsitateko aurreko urteetan baina askoz gehiago. Proiektua hasieran uste baino arlo askoz gehiago lantzen zituen, alde batetik enpresan TIC-ek daukaten garrantzia ulertu nuen eta hauek ondo kudeatzearena ere bai. Bestalde, monitorizazio sistema bera garatu eta ezarpena egiteko Unix, Birtualizazio, Programazio, Sare, etab.. eko kontzeptuak ere landu nituen, beti ere proiektuko tutorea zen Gorka Fernandez eta Sistemen Administrazio buru zen Mikel Martínezen laguntzarekin.

Sistema bera amaitzen ari nintzela, enpresarentzat zein erabilgarri zen konturatzen joan nintzen eta egia esan batzuetan, beste enpresa askori horrelako sistema bat izatea gustatuko litzaiekela ere pentsatzen nuen, baina hor geratu zen dena, pentsamendu soil batean.

Ikasketa amaierako Proiektua amaitu eta software garapenari buruzko master bat egitea erabaki nuen Deustun. Akademikoki ez zen nik espero nuena izan, baina behintzat Gasteizko enpresa batean Android eta IOS-en garatzaile bezala lan egiteko ateak ireki zizkidan.

Lehenengo hilabeteetan oso gustura egon nintzen, ezagutzen ez nituen lengoaiak ikasi eta jorratzen. Baina hilabeteak joan ahala programatzea asko gustatzen zitzaidan (eta zaidan) arren, horretan bakarrik 8h jarduteak guztiz betetzen ez ninduela antzeman nuen.

Momentu hartan, duela urte batzuk ideia soil bat baino izan zen hura berhartzea pentsatu nuen, sistemen monitorizazioaren inguruko enpresa bat sortzea: MOTIK hain zuzen.

Hasieratik argi neukan egin beharreko guztiak ezingo nituela bakarrik egin eta MGEP MU-ko nire gelakide ohia Markel Garzia Mexikotik bueltan zela aprobetxatuz, enpresa berri bat  sortzeko aukera  proposatu nion.

Ez zuen bitan pentsatu eta baiezkoa eman zidan. Lehendabizi nire tutore ohi Gorkarekin jarri ginen harremanetan bere iritzia jakiteko. Berari ere ideia ona iruditu zitzaion baina errealitate dosi bat eman zigun, enpresa mundua zaila eta konplexua dela ohartuz. Dena den egindako sistema oso erabilgarria ikusten zuela esan zigun, hain zen horrela, momentuan lanean hari zen enpresan (Loramendi. S.Coop) beste MGEP-MU  Informatika graduko ikasle bat zeukan bere ikasketa amaierako proiektua egiten, nik duela 2 urte garatutako sistema abiapuntu bezala hartuz, beraientzeko monitorizazio sistema berri bat inplementatzen.

Ikasle hori Ander Leyun zen, Gorkak kontaktuan jarri gintuen eta hasieratik oso ondo ulertu genuen elkar. Zorionez berak ere etorkizun handia ikusten zion ideiari eta enpresa berriaren proiektuan  gurekin sartzea erabaki zuen.

Esan dezakegu momentu hori izan zela MOTIK monitorizazio sistemen adituen enpresaren sorrera.

Zoritxarrez dena ez da polita izaten eta Markelek proiektua utzi zuen beste lan aukera ukaezin bat eskaini ziotelako. Kolpe latza izan zen proiektuarentzako, baina Anderrek eta nik aurrera jarraitzea erabaki genuen.

Nik App garaitzaile bezala neukan lana utzi eta Anderri Loramendin zeukan kontratua bukatzean CEIAn ofizina bat hartzea erabaki genuen.

Gaur egun hemen jarraitzen dugu biok lehengo proiektuak bilatzen eta lantzen, batez ere TRY & BUY izendatu dugun formulan oinarrituz.

Honi esker enpresei monitorizazio sistema bat garatzen diegu inongo kosturik gabe epe mugatu batetan proba dezaten. Logikoki sistemaren irismena mugatua da, baina enpresek gure sistemek eskaintzen dituzten onurak antzemateko ezinbestekoa eta nahikoa aldi berean.

Oraingoz enpresa batean inplementatzen ari gara eta dena ondo badoa espero dezagun hil honetan bertan beste inplementazio bat ere ixtea. Espero dezagun T&B hauek gure bezeroen beharrak eta nahiak asetzea eta proiektu bilakatzea.

Ia urte bete da proiektua lantzen hasi ginela baina bidai arriskatu eta ziragarri hau hasi baino ez dela egin sentitzen dugu.

Bukatzeko monitorizazioaren edo ekiteari buruzko edozein kontsulta badaukazue nahi duzurenerako gaude motik-en. info@motik.es edo www.motik.es

+ No hay comentarios

Añade el tuyo