Hizkuntza eta generoa


Gaurko sarreran hizkuntza inklusiboa erabiltzeko irizpide batzuk emango dizkizuegu. Hizkuntza ez-sexista erabiltzeko aukera desberdinen artean jokatzen ikasi behar dugu, errepikakorra izan gabe eta hizkuntzen ekonomiari jarraiki, baina era berean generoen arteko oreka mantenduz.

Hemen, euskaraz idazterakoan kontuan hartu beharreko irizpideak:

  • Izen bikoiztuak: MGEPeko lan-taldea osatzen duten emakume eta gizonek, ikastetxeetako neska-mutilak
  • Estereotipoak saihestu: lau kide etorri ziren (bi ikasle eta haien amak)
  • Kontuz hitanoaren erabilerarekin. Erabiliko badugu, generoa zaindu
  • Emakumeak izendatzeko modu iraingarriak saihestu: alua, txotxola, tuntuna, txolina,…
  • Giza- ordezkatu ahal den kasu guztietan: gizaki, gizarte, gizaseme, gizatasun beharrean > pertsona, jendarte, sozietate, sozial, izaite
  • Gizon elkatuetan>-ARI: legelari, industrialari, enpresari
  • Generoa daukaten izenak, biak erabili: seme-alaba, aiton-amonak, neska-mutilak
  • Termino orokorra erabili: guraso, irakasle, gazte
  • “anaia”ren eratorriak ordezkatu: jendarte, elkarte, senide, herrikide (anaiarte)
  • –sa: Alkatesa, abadesa, aktoresa

Hauek gaztelaniaz idazten dugunean:

  • Artikulu bikoiztuak: las y los trabajadores
  • Izen bikoiztuak: las mujeres y los hombres de la cooperativa
  • Izen generikoak: el profesorado reclama (los profesores), la ciudadanía necesita (los ciudadanos), la población migrante (los migrantes).
  • Izen-ordainak: quienes dicen (los que dicen), quien exige(el que exige), quienes piensan (los que piensan)
  • Estereotipoak sahiestu: el personal sanitario (los médicos y las enfermeras), el personal de centro (los profesores y las limpiadoras)
  • Rekontzeptualizazioa: el grupo que opina (los que opinan)
  • Ser/estar ordezkatu: tenemos el compromiso (estamos comprometidos), tenemos la obligación (estamos obligados).
  • Nosotros” ezabatu: quienes componemos MU creemos (nosotros creemos), nosotras y nosotros proponemos

Bukatzeko, La lupa violeta genero zuzentzailearen berri eman nahi genizuen. Zuzentzaile hau word dokumentuetan instalatzen da eta hizkuntzaren erabilera sexista egiten duten terminoak identifikatzen ditu eta ordezkatzeko proposamenak egin.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu