Ongi etorri Hazitegira!


Ongi etorri Hazitegi ikerketa taldearen txoko birtualera. Hazitegiren iparra da haurraren garapen osasuntsua. Horretarako, Hazitegik nahi du garapen osasuntsurako beharrezkoak diren baldintzen inguruan ezagutza garatu, gizartean isla izateko asmo irmoz. Ezagutza garatzeko nahi horrek eskatu digu haurraren testuinguru guztietan ikertzea, eskolan, familian eta komunitatean. Bidenabar, testuinguru horietako eragileak ere aztertzen dihardugu: haurrak, helduak, espazioa, denbora…

Hain justu, txoko honetan ikerketa horiekin lotutako ezagutza topatuko duzu bertan: haur hezkuntzari buruzko gogoetak, ikerketako emaitzak, argitalpenak… Horien guztien gainean idatzi nahi baduzu, jakin ezazue zure ekarpenak atsegin handiz hartuko ditugula. Azken batean, haurraren garapen osasuntsua bultzatzeko edozein ekarpen izango da ongi etorria txoko honetan.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu