Haur Hezkuntza + Hazitegi= 2 liburu
Haur Hezkuntza izan du beti ipar Hazitegi taldeak. Etorkizuneko gizartearen ongizatea jomuga genuela, haurren ongizatea izan dugu beti abiapuntu. Ongizate horretarako garrantzitsutzat hartu ditugu familia eta eskola. Familiaz luze idatzi da; Haur Hezkuntzaz ez horrenbeste. Are gutxiago euskaraz.
Hutsune hori antzemanda, Hazitegi taldetik nahi izan dugu ongizateaz jardun, euskaraz jardun ere. Nahi horren ondorio dira bi liburu, bata bestearen osagarri: Haurraren Ongizatea I: Oinarri Psikopedagogikoak eta Haurraren Ongizatea II: Hezkuntza Proposamenak.
Batetik, Oinarri Psikopedagogikoak izenekoan, gura izan dugu haurraren garapenaren oinarriak finkatu. Horretarako, ikerketak erreferentziatzat hartu ditugu erkatzeko Jokabidearen Psikologiaren, Etologiaren eta Atxikimendu Teoriaren ekarpenak. Bidenabar, zehaztu ditugu garapen osasuntsurako esku-hartzearen oinarriak.
Bestetik, Hezkuntza Proposamenak izenekoan, Hazitegi taldeak proposatzen du 0-3 haur eskola eredu bat, arlo pedagogikoa eta arlo arkitektonikoa lotzen dituena. Esan gabe doa proposamenok luzatzeko aintzat hartu direla lehenengo liburuko oinarri psikopedagogikoak.
Haur Hezkuntzan berrikuntza sustatzeko asmoz eginiko liburuak dira biak, beti ere, haurra ipar dugula. Haurrarekiko konfiantzatik idatzita, haurraren ongizaterako.
Informazio gehiago edo liburuak eskuratu nahi badituzu: ilarrea@mondragon.edu
Bejondeizuela!
Lan bikaina egiten ari zarete! Segi horrelaxe!
Dena dela, proposamen bat ere egin nahi nizueke, bada. Ideia bikaina iruditzen zait liburu argitalpenak-eta egitea, baina ez al litzateke are interesgarriagoa izango bideo bidezko dokumental modukoak egitea? Oinarri psikopedagogikoei buruzko azalpenak adituen eskutik (Barandiaran, Larrea, Lopez de Arana, Hoyuelos, Cristobal, Gonzalez, Chokler…), eskola eredugarri zenbaitzutara egindako bisitak (Reggio, Finlandia, Pikler-Loczy…)… Hau izan liteke adibide on bat:
http://blip.tv/aire/educaci%C3%B3n-infantil-seis-a%C3%B1os-claves-para-una-vida-3281762
Beno, horixe lotsagabe-lotsagabe nire proposamena. A, eta beste kontu bat: nola eskura genitzake liburu horiek? Ez dituzue oraindik liburu-dendetan zabaldu, ez?
Mila esker, Aritz! Oso ekarpen interesgarria egiten duzu. Gainera, ados gaude zurekin: liburu formatura mugatzeak ez dauka zentzurik, bereziki gaur egun. Horregatik jarri genuen blog hau martxan eta apal-apal hasi bagara ere, asmoa daukagu bertan maiztasun handiagoz, testuez gain, beste euskarri batzuetan baliabideak jartzeko. Asmo horretan, edozein ekarpen ongi etorria izango da!
Liburuei dagokienez, prezio berezian eskuratzeko aukera egongo da bihar eta etzi HIK HASIk Durangon eta Donostian antolatutako jardunaldietan. Durangoko Azokan ere salgai egongo da, Mondragon Unibertsitatearen txokoan. Liburu-dendetara iristeko zertxobait itxaron beharko dugu (espero dugu azaroan bertan izatea). Bitartean, Eskoriatzan, HUHEZIn, ere eskura daiteke.
Mila esker proposamenagatik eta nahi duzunera arte!
Berdin, Iñaki! Eskolan lanean dabilen konplizeren bat behar duzuenean, esan lasai, eta ahal dugun neurrian lagunduko dizuegu.
Berriz arte.
Aritz
Kaixo:
Ziurrenik izango duzue honen berri, baina badaezpada ere bidaltzea pentsatu dut. Hazitegi proiektuaren ildoekin guztiz bat datorren lana dela uste dut.
http://rua.ua.es/dspace/bitstream/10045/11273/1/tesis_Rosario%20Berasaluce.pdf
Aurki arte.
Aritz
Zuzenean eskerrak eman dizkizut baina hemendik ere esker mila ekarpenagatik!
Egongo gara harremanetan. Ziur!
Ondo segi,
Iñaki
Ados, Iñaki!
Ni zuekin kolaboratzeko/parte hartzeko prest!!!
Aurki arte.
Aritz