Helduaren begirada haurren arteko harremanetan


Eskola askotan irakasleek hartzen dute haurrak taldekatzeko ardura, adibidez, txokoetan banatzeko, zehazteko non kokatu haurrak asanblada egiteko orduan edo beste hainbat jardueretarako. Gelako giroaren eta haurren harremanen mesedean hartzen dira erabaki horiek. Adibidez, elkarrekin denbora asko igarotzen duten eta gatazkak izaten dituztenak banatzen dira; mugimendua behar dutenak gutxiago mugitzen direnekin elkartzen dira … Baina, zer esaten digute ikerketek horren harira?

 

1Ikerketek diotenez, jolas egoeretan haurrek, beren behar eta interesen arabera, erabakitzen dute norekin jolastu eta, ondorioz, bakarka, binaka edo taldetxoetan jarduten dute. Ez da komeni irakasleak erabaki horietan esku hartzea beraien erabakietan konfiantza izan dezakegu eta bakoitza nola dagoen behatu. Izan ere, haurrek adinean aurrera egin ahala garapenean izaten dituzten aurrerakuntzak, berdinkideen arteko interakzioak kalitate hobeagokoak izaten laguntzen dute.

 

2.23

Behaketa horietan, hainbat izango dira erreparatu ditzakegun seinaleak, adibidez, haurrak jolasteko, esploratzeko eta inguruan duena deskubritzeko gogoa erakusten badu, seguru dagoen seinale izango da. Horretarako, gelan haurrak modu askean uztea eta bakoitzak bere erabakiak hartzeko aukerak eskaintzea lagungarria litzateke haurren ongizaterako. Horrela, haur bakoitzak bere interes eta beharrak asetzeko aukera handiagoak izateaz gain, etorkizunean lagungarri izango zaizkion harremanetarako gaitasun eta estrategiak garatzeko aukerak izango ditu.

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu