Conficker, hain arriskutsua ote?


Conficker birusa (hobeto esanda troiarra) orain dela urte erdi inguru agertu zen birus bat da eta Windows familiako sistema eragileak erasotzen ditu; bere burua sareetatik barrena zabaltzeko gai da (baita USB pendrive-en bitartez ere) eta  ordenagailu bat infektatu ondoren hainbat zerbitzu ezgaitu eta Internetetik malware gehiago jeisten saiatzen da. Hainbat izan dira hedatu zenetik gaur arte infektatu diren ordenagailuak (ezagunenen artean parlamentu britaniarraren sarea)

Baina honetaz gain, hainbat iturrik zabaldu dute gaur, Apirilak 1 (AEB-etan inuxente eguna da), birusaren adar berri bat aktibatu behar dela, eta honen ondorioz birus honek komunikabideetan oiartzun handia hartu du berriz ere. Dena den, aurretik prebentzio egokia izan ezkero guregan ez luke eraginik izan behar.

Hauek dira infekziorik ez jasateko pausoak:

MU barruan:

– Badaezpada instalaturik dagoen TrendMicro antibirusa eskuz eguneratu (hasiera barraren ikonoen artean antiburusarena topatu eta gainean eskuin botoiarekin sakatu ondoren ‘Actualizar ahora’ edo ‘Update now’ aukera sakatu)

Orokorrean:

– Sistema eragilearen azken eguneratzeak instalatu.

– Antibirus eta Firewall bana instalaturik eta eguneraturik izatea.

– Zentzuz jokatu (badaezpada administratzaile baimenik gabeko kontu bat erabiltzea)

Nola ezabatu infektaturik egon ezkero:

– Antibirusetako enpresek prestatutako debaldeko herramintaren bat erabili (hemen daukazu horien zerrenda bat)

Informazio gehiago:

Inteco

OnSoftware

SeguInfo

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu