Irakasle hasiberriendako 10 etxekolan
Moodle-ko foroetatik nabigatuz aurkitzen dut hurrengo gaia: Top 10 homework ideas for beginners
Hasieran jende gehiena ez du Moodle begi onez ikusten eta hainbeste ezaugarriekin galdu egiten dira. Horregaitik interesgarria iruditu zaizkit aurkitu ditudan adibideak zuekin elkarbanatzea. Hurrengo taulan sakabanaturik daude:
Idea/etxekolan | Zailtasuna (baliabide/zeregin/jarduera) |
Ikasleei agintzen diegu interneten zerbait bilatzea (testua, irudia, fitxategi bat…) | Erreza * Online testua * Fitxategi bakarra igo |
Rol-jokoa | Zaila (taldeak sortu) * txat-gela |
Lan bat igotzea | Erreza * fitxategi bakarra igo |
Gaia errepasatzeko test-a | Zaila * galdetegia |
Talde lana igotzea | Ertaina (aukerazko: taldeak sortu) * fitxategi bakarra igo * datu basea |
Bideo bat ikusi eta test bat egin | Zaila * Bideoa itsatsi (etiketa, web orria) * galdetegia |
Galdera bati erantzun, argazki bat iruzkindu | Erreza * Online testua |
Bozketa | Ertaina * Inkesta xumea (aurretik eztabaidatuz) Zaila (ikasleak igotzen dituzte beraien aukerak: testua/irudiak) |
Elkarlaneko proiektua | Zaila * Wiki (taldeekin, puntuatzen bakoitzaren lana historialan ikusten) |
Entziklopedia bat sortu | Ertaina * Glosategia (irudiak eta testua erabiliz, irakasleak aukeratuko ditu hoberenak kurtsoko glosategi nagusian jartzeko) |
Orain ez daukazue haitzakirik, badaukazue ideia batzuk lanean hasteko :P.
Gero arte!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu