Arazo honetarako sendabide magikorik ez dago, baina badago arazoa txikitu dezakeen teknologia bat: sindikazioa. Post honetan sindikazioa zer den, zertarako den baliagarri eta nola erabili dezakegun azalduko dugu.
1.- Zer da sindikazioa?
Webgune batetan artikulu berri bat argitaratzen den bakoitzean abisatzen zaituen mekanismoa da, webgune horren web iturriaren bitartez. Honen atzean egon daitekeen teknologietatik ezagunena RSS da, eta hainbat kasuetan sindikazioari RSS deitzen zaio horregatik, baina Atom teknologia ere erabiltzen da leku askotan.
Hasieran batetan sindikazioa blog-en jarraipenarekin lotu zen gehienbat (ehundaka blog jarraitzeko ezinbestekoa suertatzen delako), baina gaur egun webgune gehienek erabiltzen dute, komunikabide tradizionalen webgune gehienek barne (hauetako askok arlo bakoitzarentzat jario bana dauka). Webgune batzuetan jada jarioen bidezko bisitak era tradizionalekoak baino gehiago dira jada.
2.- Zertarako erabili dezaket teknologia hau?
Hainbat leku ezberdinek artikulu berririk argitaratu ote duten jakiteko leku guzti horiek bisitatu beharrean, teknologia honek zuzenean zuk ‘jarraitzen dituzun’ webguneek zerbait argitaratzen duten bakoitzean ‘abisatuko zaitu’. Askoz hobeto, ezta?
3.- Nola kudeatu ditzazket jarraitu nahi ditudan web iturri horiek?
– Jarraitu nahi duzun webgunean bilatu ezazu sindikazioaren irudia (hauen modukoa izango da), bertan klik egin ezazu eta webgune horren URL-a kopiatu ezazu (Firefox erabiltzen baduzu zuzenean irudia nabigazio barran ikusiko duzu).
– Zure jario-irakurle ireki (zein aukeratu ez badakizu joan hurrengo 4.puntura) eta bertan kopiatu duzun URL hori gehituta, jario horretara sindikaturik egongo zara jada.
– Behin sindikaturik, webgune horretako nobedade bakoitza bertan agertuko zaizu.
4.- Zein jario-irakurle da onena?
Zure beharretara hobeto egokitzen dena, noski 😛
Programa hauek bi familiatan antolatuko nituzke: web bidezkoak edo ordenagailuan instalaturiko programak.
– Web bidezkoak dira nire ustez erabilgarrienak: programa hauek erabiltzen hasteko webgunean izena eman beharko duzu, eta behin erabiltzailea daukazunean zure jarioak Internetera konektaturik dagoen edozein ordenagailutik begiratu ahal izango dituzu. Hauen artean ezagunenak Google Reader eta Bloglines dira, eta beste askoren artean badago ere euskarazko aukera: Alesti
– Ordenagailuan instalaturiko programek ordea ez dute inon izena emateko beharrik izaten, baina instalaturik dauden ordenagailuan besterik ezin izango duzu kontsultatu. Era honetako programak edozein Sistema Eragilerako topa ditzazkezu, batzuk esatearren:
MS Windows-erako: rss-captor, rssreader (Microsoft Office Outlook-ek eta Mozilla Thunderbird-ek ere badute RSS jarioak jarraitzeko aukera).
GNU/Linux-erako: Liferea, Snownews…
Mac-OS-rako: Rssowl, rss-menu…
+ info: