Adi webguneko edukiei, begi asko dauzkagu begira eta!


Askotan esaten dugu webguneetako edukiak zaindu behar direla, hori delako daukagun erakusleihorik handiena. Dena den, esateaz haratago bertan dauzkagun edukiak zaintzeari denbora eskeini behar zaio, eta hau gehiago kostatzen zaigu guztioi.

Horregatik, webguneak zenbaterainoko garrantzia duen ikusteko gure webgunearen datu esanguratsu batzuk ekarri ditugu hona:

  • 2011an hilabetero 50.000 bisitari jasotzen ari gara, batez beste 110.000 bisita hilean.
  • 2010 urtean guztira ia 383.334 bisitari desberdin izan genituen, 1.033.396 bisita eta 3.102.530 orrialde ikusi ziren.
  • 2008an hasi ginen trafikoa aztertzen, eta ordutik hona bisitarien kopurua urtero %15 hazi da, baita bisitatan eta ikusitako orrietan ere.
  • Gaur egun MUtik kanpoko 3.000 bisitari baino gehiago jasotzen ditugu egunero (astegunetan), eta lan orduetan 12 segunduro MUtik kanpoko bisitari berri bat daukagu.
  • Bisiten jatorriari dagokionez, bisitarien %74a Euskal Herrikoa da, eta Espainiar estatukoak kontuan hartuta portzentaia %87,81-ra igotzen da.

2008tik gaur egunera arte izandako bisiten laburpena hurrengo irudian ikus dezakezue:

Bisiten Estatistikak

Datu hauek ikusita webgunearen garrantzia agerikoa da, eta goranzko tendentzia ikusita guk ere geroz eta arreta gehiago jarri beharko diogula ere argi dago.

Beraz, hau irakurtzen bukatzean zergatik ez diezu webgunearen barruko zure arloko edukiei begirada bat botatzen?

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu