Web nabigatzaileen guda eta mugikortasunaren eztanda gurean


Gure webguneetarako sarreren estatistikak begiratzean hainbat gauza interesgarri ikusten dira, eta niri horrelako gauzak gustatzen zaizkidanez horren jarraipena egiten dut noizean behin (honen inguruan jada pare bat alditan idatzi dut: bat eta bi).

Azkenengo urteetan Interneten bolo-bolo dabilen kontu bat web nabigatzaileen arteko “guda” da, eta honen inguruan egoera asko ari da aldatzen azken boladan, irudi honetan argi ikusten den bezala:

mondragonedu20082011

Bukatu berri dugun 2011 urteak Internet Explorerren hegemoniaren amaiera ekarri du gure webguneei dagokionez (mundu osoko datuak kontuan hartuta aldaketa batzuk daude baina tendentzia berdintsua da).

Gure webgunean Firefox da nabigatzailerik erabiliena gaur egun, eta Moodle edo MU Komunitatea bezalako zerbitzuetan Internet Explorer Firefox eta Chromeren atzetik dago jada, aspalditik dakarren beheranzko tendentziari buelta eman ezinik.

Chrome nabarmenki igotzen jarraitzen du, eta badirudi nabigatzailea aukeratzeko orduan orain “Firefox ala Chrome?” dela jendeak izaten duen duda nagusia. Kontu hau erabakitzeko orduan informazio interesgarria izan daiteke Librezalen egin duten konparaketa Firefox, Chrome eta Chromium-en artean (ikusi konparaketa hemen).

Bestalde, hau begiratzen nenbilela, Miguel Fernandezi Twitter-en irakurri nion Android darabilten gailu mugikorrek iOS erabiltzen dutenen (iPad, iPhone, iPod) gainetik agertzen dela Interneteko nabigazioan, eta gure kasua begiratzen jarri naiz:

mondragoneduMobileDevice20101011mondragoneduMobileDevice201112_cake

Gure kasuan ere Android-dun gailuen nabigazioa iOS-dunen kopuruetara heldu da azken urtean izan duen gorakada nabarmenari esker, eta momentu honetan berdinketa tekniko bat dago; edozein kasutan, argi geratzen da bien artean merkatuaren gehiengoa daukatela (>%87), beste guztien artean (BlackBerry, Symbian, Windows,…) hondarreko %13 banatzen delarik.

Eta zuek, baduzue beste daturen bat jakiteko gogorik? Hala bada galdeiguzue iruzkinetan eta erantzuten saiatuko gara.

Bukatzeko nabigatzaileen guda deiturikoaren inguruko esteka interesgarri batzuk uzten dizkizuet hemen:

El País: Microsoft entierra Internet Explorer 6

EDans: Entendiendo la guerra de los navegadores

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu