Ordenagailuan antibirusa, eta sakelekoan? Zergatik ez?


Gaur egun, Android sistema eragilea duten sakeleko asko dago gure artean. Ziurrenez, zuk zeuk ere edukiko duzu bat. Agian gailu horrekin zabiltza hau irakurtzen. Baduzu antibirusik instalatuta? Lantzean behin ateratzen diren estatistiken arabera (hau, adibidez), gehienek ezetz erantzungo duzue.

Laneko ordenagailuan antibirus bat izatera behartzen zaitu gure unibertsitateak (Windows sistema izanez gero, behinik behin). Etxeko ordenagailuan ere, antibirusen bat izango duzu. Ia-ia mundu guztiak du barneratuta ordenagailua birus, gusano, eta gainontzeko software gaiztoengandik babestu behar dela. Eta sakeleko telefono “adimendunak”, smartphone delakoak? Ez al dira ordenagailu txikiak? Ez al daude internetera konektatuta? Ez al ditugu aplikazioak instalatzen? Ez al daude software gaizkile baten menpe erortzeko arriskuan?

Orduan? Zergatik ez dugu smartphonen erabiltzaileok segurtasun softwareik erabiltzen? Gero eta ugariagoak dira programa kaltegarriak, adibide gisa, 2012ko sakeleko malware kaltegarrienak aztertzen dituen artikulua edo FBI erakundeak emandako abisua hizpidetzat duena edo FBI erakundeak emandako aholkuei buruzko beste hau. Hala ere, egia da ordenagailuen munduko meatxuekin alderatuta oso “gutxi” direla (ehunka batzuk, milioika izan beharrean), eta oraindik urruti ikusten ditugu horrelako gauzak. Dena den, ez al da hobeto izango babestea?

Ordenagailuko antibirus programa ezagunen sakeleko bertsioak baditugu horretarako. Hauek, adibidez:

Ez ditut probatu, eta ez dut esango zein den hobea edo seguruena edo baliabide gutxien erabiltzen dituena. Horretarako nahiko “errez” lortu daiteke informazioa internet orojakintsuan (hemen adibidez).

Zure esku geratzen da, irakurle, segurtasun aplikazio bat instalatzea edo ez. Zer egingo duzu?

+ Iruzkin bat laga