Euskaraz lan egiteko erremintak
Orain dela hiru urte Mondragon Unibertsitateko fakultate batzuetan ikasleek euren ordenagailu eramangarriekin klaseetara etorriko zirela erabaki zen. Hori dela eta, ikasleei lan egiteko beharko zuten software guztia DVD batetan banatu zitzaien. DVD hori euskaraz konfiguraturik zegoen Ubuntu-ren bertsio pertsonalizatu bat zekarren Live DVD moduan erabiltzeko, baita Windows eta MacOSX sistemetan euskaraz erabili zitekeen software multzo bat ere.
Orain, “Gure ordenagailu eta beste gailu batzuekin euskaraz lan egiteko funtsezko giltzarriak” jardunaldia ospatuko dela aprobetxatuz, orduko lana eguneratu dugu eta Internet-en eskuragarri jarri dugu euskaraz.mondragon.edu helbidean.
MUbuntu 2013
Alde batetik Live DVD berria prestatu dugu; Ubuntu 12.04.2 LTS bertsioa oinarri hartu, euskaraz konfiguratu, software gehiago instalatu (VLC, GIMP, 7zip, Audacity, Geogebra, FileZilla, eXeLearning, Inkscape, Blender,…) eta MUbuntu 2013 deitu diogu. ISO irudia hemendik jeitsi dezakezue, eta gero irudi hori DVD batetan edo pendrive batetan sartu dezakezue, bertatik erabili ahal izateko.
Euskarazko software-aren bilketa
Horrekin batera, Interneten zehar barreiatuta dagoen euskarazko software-aren bilketa bat egin dugu eta bertatik eskuragarri jarri dugu, jatorrizko webguneak estekatzeaz gain.
Zerrenda honetan faltan botatzen duzun erremintarik topatuz gero esaiguzu eta gehituko dugu.
Hauek dira bertatik eskuragarri dauden erremintak:
7zip: fitxategiak artxibatzeko softwarea
Adobe Reader: PDF fitxategiak ikusteko softwarea
Bulegotika (testuen edizioa, kalkulo orriak, aurkezpenenak, etabar egiteko tresnak)
CmapTools: kontzeptuen mapak egiteko tresna
Euskalbar: euskararekin lotutako web baliabideak atzitzeko tresna (Firefox-erako gehigarria)
eXeLearning: eduki didaktikoan sortzeko erreminta
FileZilla: FTP klientea
HAT (Hizkuntza Aukeratzeko Tresna): Windows-eko softwarea hizkuntzaz aldatzeko tresna
HiztegiBar: euskararekin lotutako web baliabideak atzitzeko tresna (Internet Explorer eta Chrome/Chromium-erako gehigarria)
Kudeaketako softwarea (ERP, CRM eta antzeko erremintak)
Lame – Audacity: Audio editatzaile eta grabatzailea
Miatu Erraz bilaketa liburutegia: euskarazko webguneetan bilaketak egiteko tresna
Moodle: Irakaskuntza kudeatzeko sistema (CMS edo LMS-a ingelesez)
Mozilla Firefox: Web nabigatzailea
Mozilla Thunderbird: Posta elektronikoko bezeroa.
Notepad ++: Testu editorea.
PDF Creator: dokumentuak PDF formatura bihurtzeko tresna
Plugin-ak
Elhuyar hiztegiak: Bulegotika tresnetarako hiztegi gehigarriak
OCR euskaraz: Karaktere ezagutze optikorako tresna
QuarkXPress-erako hitz zatitzailea
UZEIren sinonimoen hiztegia: Bulegotika tresnetarako hiztegi gehigarria
Skype: Internet bidezko deiak eta bideokonferentziak egiteko tresna
Sistema Eragileak
EusLinux 2011: Debianen oinarritutako GNU/Linux banaketa
MUbuntu 2013: Ubuntun oinarritutako GNU/Linux banaketa
MS Windows Hizkuntza paketeak: Microsoft-eko Sistema eragileak euskaratzeko softwarea
Software Librea Euskaraz 2.0: Windows-en erabiltzeko euskarazko softwarearen bilketa DVDa
Spybot Search&Destroy: Spywarea ezabatzeko tresna
VLC media player: multimedia erreproduktorea
WordPress: blogak argitaratzeko sistema
Xuxen: euskarazko testuak zuzentzeko tresna
Kaixo.
Orain dela 2 urte Harrobia Lanbide ikastolan garatutako “Software librea euskaraz 2.0” DVDa erabili duzuela ikusita, faltan bota dugu nork garatu duen adieraztea. Hala ere, euskarazko software librea bultzatzea helburua izanik, aurten “software librea eta doako software librea euskaraz 4.0” bertsioa prest daukagula jakinarazten dizuegu; bertan , windows, android eta ubuntu GNU/LINUX aplikazio interesgarriak bildu ditugu.
Besterik gabe, ondo ibili.
Joseba Mirena Bilbao Requena
Kaixo Joseba Mirena,
Software bakoitzarekin batera jatorria estekatu genuen, baita DVD irudi horretan ere:
http://blogak.com/jmbilbao/sw-librea-euskaraz-20-dvd-aren-iso-irudia
Software zerrenda eguneratzen dugunean bertsio berria jarriko dugu, milesker abisuagatik!
Kaixo Iñigo,
Zure zerrendari beste bat gehituko nioke: Sakai , software libreko LMS bat, Moodle-aren antzera. NUPen erabiltzen dugu. https://sakaiproject.org/
Mila esker eta zorionak zure orrialde honengatik