Gaur egun, teknologia oso bizkor aldatzen dijoa eta erositako edozein ordenagailuren bizitza ez da inoiz 3 urte baino gehiagokoa izaten. Erosi eta denbora tarte hau igaro bitartean merkatuan dagoen edozein Sistema eragile erabiltzeko gai izaten da. Baita ia edozein software instalatu eta mugitzeko gai ere. Baina behin denbora tarte hau igarota, merkaturatzen diren sistema eragileek errekurtso kopuru handiago bat behar izaten dute, hardware eta software etxeen eboluzio naturalaren ondorioz.
Atzean geratzen diren ordenagailu zaharkituekin zer egin daiteke?
Aukera dexente daude ordenagailu zaharkituei bigarren bizitza bat emateko software askeari esker. Ondorengo lerroetan aukera horietako batzuk aipatuko ditugu:
— TINY CORE LINUX —
11MB okupatzen dituen GNU/Linux distribuzioa. Ingurune grafiko funtzionala du, oso ulerterraza. Ez du WI-FI sareak detektatzeko ahalmenik.
Web gunea : hemen
— PUPPY LINUX —
Ordenagailu zaharrei bizitza berria emateko pentsatua dagoen GNU/Linux distribuzioa. Antzinakoa den hardwarea antzemateko gaitasuna du. Windows bezalako interfazeak erabili dituen pertsonaretzat oso gomendagarria. Teknikoki oso errekurtso gutxi behar ditu 75MHz prozezagailua 40 MB RAM eta 2GB diska gogorra.
Web gunea : hemen
— VECTOR LINUX—
Vector Linux zure beharrizanetara oso ondo egokitu daitekeen distribuzioa da. Bi mahaigain interfaze erabil daitezke LXDE edo XFCE. Softwarea paketeetan antolatua dago eta erabiltzaileak instalatzerako garaian aukeratu dezake. Teknikoki behar dituen minimoak Pentium I 166 MHz prozesadorea, 64 MB RAM eta 2GB diska gogorra.
— LUBUNTU —
Lubuntu oso ezaguna den Ubuntu distribuzioaren anaia txikia da. Errekutso gutxiago behar ditu batez ere erabiltzen duen LXDE interfazeari esker. Normalean Pentium II bezalako ordenagailuei bideratutako sistema eragilea da.
Web gunea : hemen
Amaitzeko esango dut ez direla aipatutako hauek sistema eragile arin bakarrak, beste asko daude. Google-en bilaketa bat egitea besterik ez dago, dauden aukerak ikusteko.
Nik Lubuntu jarri dut neure etxean daukadan ordenaigu zahar batean. Eta emaitza politak lortu ditut beste garai batetan berziklatzera joango zen ordenagailuan.
Zuen esku dago erabakia, zein da zuen aukera?