Moodle 2.5 bertsioaren berrikuntzak
Urte berria ondo hasteko aste honetan bertan Mondragon Unibertsitateko Moodle instantziak 2.5 bertsiora eguneratuko ditugu. Hori dela eta, bertsio berriak azken urtean izan dugun 2.3 bertsioarekiko dakartzan berrikuntzak azalduko ditugu post honetan, gehien bat erabiltzaileek ikusten dituzten horietan arreta jarrita.
.
Diseinua
Bertsio berria erabiltzen hastean nabaritzen den lehen gauzetako bat diseinu berria da. Itxura aldaketa txikiak edonon dauden arren nabariena Moodle-ko ikonoen diseinu berriak ematen du atentzioa:
Irudian ikusi daitekeen moduan, jarduera eta baliabideen ikonoak, igotako fitxategienak baita menuetako aukerenak ere.
.
Erabilerreztasuna
Moodle-en eskertuko dituzuen beste gauza batzuk erabilerreztasunean egindako hobekuntzak izan dira. Ezarpenak aldatzeko formularioetan adibidez, orain derrigorrezko datuak dituzten atalak soilik agertzen dira zabalik, eta beste guztiak itxita agertzen dira hasieran:
Zentzu berean egindako beste hobekuntza batzuk diseinu arduratsua (responsive design) egiteko izan da. Era honetan Moodle ondo erakutsiko da gailua edozein izanda (ordenagailua, tablet-a, smartphone-a,…).
.
Funtzio berriak
Bertsio berriak esandako hobekuntzez gain hainbat funtzionalitate berri ere badakartza. Esaterako, Android eta iOS-erako aplikazioa erabili ahal izango da. Aplikazioak “Moodle Mobile” izena dauka eta Google Play Store zein Apple-en App Store-an eskuragarri eta doan izango duzue. Aplikazioaren bidez ezin da egin Moodle-n egin daitekeen guztia, noski, baina badauzka erabilera interesgarri asko.
Moodle 2.5 bertsioan dominak erabiltzeko aukera ere gehitu dute. Funtzio honen bidez ikasleek irizpide batzuk betetzen dituztenean dominak eskuratzeko aukera zabaltzen da, eta honek aukera asko ematen ditu Moodle-n barruan. Honetaz gain, dominen sistema hau Mozilla Open Badges sistemarekin lotu daiteke, eta horrela ikasleek eskuratzen dituzten dominak Mozilla Backpack-era eraman ditzakete.
Funtzio berrien zerrendan arreta deitu didan beste bat ebaluaketa modu “itsuan” egiteko aukera izan da. Aukera honen bidez irakasleek ikasleen lanak zuzendu ditzakete lan bakoitza norena den jakin gabe (ikasleen izenak ausaz sortutako zenbakiekin ordezkatzen dira).
Azaldutako hauetaz gain beste hainbat hobekuntza ere badaude, hurrengo estekatan ikusi dezakezue zerrenda osoa:
Bukatzeko, laburpen erara, MoodleMoot Euskadi 2013 jardunaldietan egin genuen aurkezpena uzten dizuegu:
Moodle 2.5 bertsioaren berrikuntzak (1.9 bertsioarekiko)
Informazio gehiago nahi duenarentzat hemen uzten ditut esteka batzuk:
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu