Windows 9 martxan da?!?!?!


Badirudi Windows 9 urtebete eta gutxi barru izango dugula erabilgarri. Egia esan ez dakit nola hartu albiste hau. Windows 8, nik dakidala ez dago oso zabalduta… Ez da oso erabilgarria suertatu… ez du izan espero zuen harrera erabiltzaileen artean.

Nik aspaldi instalatu nuen Windows 8 baina atzera buelta egin behar izan nuen, oraindik aplikazio pila Windows 8rekin ez zebiltzalako. Oraindik ere, Windows 8.1 bertsioa duten erabiltzaileak MGEPeko wifi sarera ezin konektatu dabitza, bertsioa eguneratze honek aldaketa pila dakartzalako baita. Arazoa konpontzen saiatzen ari gara…

Windows 8 harrera ona izan ez duelako edo,  Microsoft-ek Windows 9 martxan jarri du. Apirilean honen aurkezpena egingo den xurrumurrua zabaldu da. San Frantzizkon egingo den BUILD garatzaileen konferentzian izango omen da. Badirudi Windows 9 -k Hasierako botoia berreskuratuko duela, besteak beste.

Windows 9 2105-eko Apirilean kalean egon daiteke, bitartean, guk, MGEPen Windows 7 erabiltzen jarraituko dugu.

Orain arte, Windows-eko bertsio bat saltatu egin dugu. Windows 3.11/95/98-tik, Windows 2000-ra eta gero Windows XP-ra egin genuen salto, hau da, Windows Vista ez genuen MGEPeko ordenagailuetan instalatu. Orain Windows 9 martxan dela jakinda… baliteke ere Windows 7tik Windows 9ra salto egitea… auskalo… denborak esango du…

 

 

 

 

 

 

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu