Moodle-ko hasiera orri pertsonalizatua


Moodle erabiltzeko moduak oso desberdinak izan daitezke norberaren ohitura eta zereginen arabera. Hori dela eta, Moodle-k badauka gehiegi ezagutzen ez den hasiera orri pertsonalizatua norberak bere neurrira konfiguratu dezakeena. Post honetan orri horretan egin daitekeena ikusiko dugu.

.

Nola sartu naiteke orri horretan?

Orri honetara sartzeko modu bat baino gehiago dago:

– Nabigazio blokeko “Nire hasiera” atalean sartuta

– Zure Moodle-ko URL-ari /my gehituta sartu zaitezke (http://niremoodle.org/my/)

.

Nola pertsonalizatu dezaket?

Orriaren goikaldeko eskuinaldean “Orri hau pertsonalizatu” botoian klik eginda. Hauek dira besteak beste egin daitezkeenak:

– Zure ikastaroen zerrenda nahi bezala ordenatu: hau da nire ustez aukerarik interesgarriena, ikastaro asko ditugunoi unean uneko ikastaroak zerrendako hasieran jartzeak denbora aurreztea ahalbidetzen digulako, eta edozein unetan aldaketak badaude berriz ordenatu.

– Beste bloke batzuk gehitu: guri erabilgarriak zaizkigun blokeak gehitu ditzakegu (egutegia, RSS jarioak, dominak,…), nahi dugun lekuetan kokatu, berez agertzen direnak lekuz aldatu edo ezabatu,…

.

Sartzen naizenean zuzenean orri hori erakustea nahiko nuke, posiblea da?

Baliteke. Zure Moodle gunearen konfigurazioaren arabera bertan sartzean hiru gauza gertatu daitezke: beti hasierako orrira joatea, beti Nire Hasiera orria joatea edo erabiltzaile bakoitzak aukeratu ahal izatea.

Erabiltzailearen esku dagoenean, profilaren ezarpenetan berezko hasiera orria markatzeko aukera agertuko da, eta horren bidez bata edo bestea aukeratu ahal izango dugu.

.

Eguneraketa (2015/01/16): Learn Moodle MOOC-ean honi buruzko bideo argigarri bat egin dute, hemen ikusi dezakezue:

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu