Euskarazko Wikipediaren erronka berria: Uztailaren 31an 40.000 artikulu


Euskarazko Wikipedia mundu osoan oso ezaguna den Wikipedia izeneko entziklopedia eleanitza, web-oinarriduna eta eduki askekoaren euskarazko edizioa da. 2003ko Azaroaren 7an jarri zen abian eta azken bi urteotan hazkunde oso nabarmena izan du (2006ko urtarrilean 5.000 artikulu izatetik[es] gaur egun 38.900 artikulutik gora izatera pasa da).

Gaur zabaldu.com bitartez Euskarazko Wikipedian Uztailaren 31ean 40.000 artikulura iristea helburu duen erronka proposatu dutela jakin dugu, Wikipediako Txokoan azaltzen duten moduan.

Erronka betetzea ez da zaila izango, urte honetan hilabetero 1.000 artikulu berri baino gehiago idatzi baitira, baina argi dago hazkunde maila hau mantendu edo hobetzeko gero eta wikipedista gehiago behar izanen direla, beraz zuen arloetan duzuen ezaguera elkarbanatzera animatzen zaituztet.

Nola lagundu dezaket Euskarazko Wikipedian?

Eguneraketa@20090716: Sustatun irakurri dugu erronka lortu dela, gaur Euskarazko Wikipediak 40.000 artikulu lortu baitu. Zorionak Wikipediari eta milesker wikipedistei!

200px-40000_euskal_wikipedia

2 iruzkin daude

Zurea gehitu
  1. 1
    mkortabarria

    Jakingurak bultzatuta, euskarazko wikipedian sartu naiz, eta une honetan 43.742 artikulurekin lanean dabiltzala jartzen du. 2 hilabete t’erdian, 3.700 artikulu gehiago. Batzuek badute idazteko gogoa.

+ Iruzkin bat laga