Lan elkarrizketa batera noa, nola prestatu?


Elkarrizketa bilera programatu bat da eta partaideak bi edo gehiago izan daitezke.

Elkarrizketatzailearen helburua lanpostua betetzeko egokia zaren ikustea da, ahal duzun, dakizun eta nahi duzun jakitea da.
elkarrizketa
Pausuak:
Elkarrizketara joan aurretik informazioa jaso, elkarrizketa non izango den, noiz eta nola joan.
-Norekin egon behar dugun jakin.
-Lanpostua zertan datzan informatu.
-Enpresaren inguruan ahal den eta informazio gehien lortu.
-Zure Curriculuma ondo ezagutu.
Elkarrizketan azaldu daitezkeen galderak ondo prestatu.
-Egoki jantzita joan.
-Elkarrizketa aurretik lasaitze ariketaren bat egin. Arnasketa sakon batzuk adibidez.
Zintzotasunez jokatu elkarrizketan zehar.
-Entzun zer esaten duten eta hitz egin aurretik 2 segunduko geldialdia egin. Hau da pausatu, pentsatu eta erantzun.
-Hasieran eta bukaeran eskua emanez agurtu.
Zeu izan eta zorte on!

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu