Zer da MUko Enplegurako Orientazio Zerbitzua?


Zure ibilbidea diseinatu ahal izateko gure laguntza eskaintzen dizugu, lehen elkarrizketa baten bitartez. Lehen pausua zurekin elkartzea eta elkar ezagutzea da. Bertan zure profila eta helburu profesionala definitzen lagunduko dizugu, eta baita zure konpetentziak ezagutzeko eta bistaratzeko laguntza ere.

 Orientazioarekin batera honako zerbitzuak eskaintzen dizkizugu:

 -Zure CVa hobetzeko laguntza.

-Lan elkarrizketa on bat egiteko klabeak aztertu.

-Lan merkatuaren inguruko informazioa.

-LinkedIn: zure CVa online prestatu.

   Bestetik Lanbideko (Euskal Enplegu Zerbitzua) zentro kolaboratzailea garenez, bertan izena emateko aukera ere eskaintzen dizugu.

 Gure egutegia eta kokaguneak bideratzen dizkizugu.

 https://www.mondragon.edu/eu/enplegurako-orinentazio-zerbitzua/kokapenak-egutegiao-zerbitzua/kokapenak-ordutegia

  Beraz, gure laguntzarik behar izanez gero, jarri gurekin kontaktuan.

 

Iruzkin 1 dago

Zurea gehitu

+ Iruzkin bat laga